GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-27
Barrenetxearen atxiloketa salatu dute eragile ugarik
Hirugarren egunez guardia zibilen esku dagoen Sandra Barrenetxea bilbotarraren atxiloketa salatu eta jasan ditzakeen tratuen gaineko kezka azaltzearren, Bilboko herri mugimenduko hainbat eragilek agerraldia egin zuten atzo. Herria Aurrera-k ere Udaleko alderdiei hainbat eskaera egin dizkie.

BILBO

Astelehen arratsaldean guardia zibilek atxilotu zuten eta hirugarren egunez inkomunikaturik jarraitzen duen Sandra Barrenetxeak polizia etxean jasan dezakeen tratuaz arduraturik eta atxiloketaren gaineko salaketa egitearren, Bilboko herri mugimenduko eragile ugarik agerraldia egin zuten atzo. Herria Aurrera plataforma abertzaleak Udal Gobernua osatzen duten alderdiei hainbat eskaera ere egin zizkien atxiloketaren harira.

GITE-IPES, Askapena, KK.II, Likiniano, Bilgune Feminista, Ez Gelditu, Boltxe, Kukutza Gaztetxea, Gazte Asanbladak, Palanka, Elkartzen, Eguzki, LAB eta Herria 2000 Eliza herri eragileak izan ziren atzoko agerraldian Sandra Barrenetxea «lankide eta laguna» guardia zibilek atxilotu izana salatzeko. Barrenetxea urteotan Euskal Herriaren eskubideen alde lanean aritu izan dela nabarmendu zuten. «Lehenik eta behin bakardadea, isolatzea eta izua nagusi diren une hauetan elkartasuna helarazi nahi diogu gure lankideari, laguntasunaren berotasunetik», esan zuten.

Jarraian, gogor salatu zuten «Guardia Zibilaren esku beltzak» Bilboko gaztea atxilotu izana, eta polizia etxean paira ditzakeen tratuen gaineko «kezka larria» nabarmendu zuten, Ibon Meñikaren tortura salaketei erreparatuta.

Guardia Zibila izan zuten hizpide, besteren artean, jarraian. «Guk ere indar okupatzaileen gainean zeresana badugu: ez ditugu gehiago hemen ikusi nahi, atzerritik etorritako indar polizialak sorterrietara itzuli behar dira. Ez ditugu euskal herritarren aurkako eraso gehiago onartuko. Herri honetan eta bere etorkizunean soberan daude, eta alde egiteko ordua iritsi zaie», aldarrikatu zuten. Euskal Herrian bizi den egoera politiko berriaren aurrean, «herritar askez osatutako gizarte askea» nahi dutelako, guztien lana ezinbestekoa dela esan zuten, bai eta bide horretan Barrenetxea haien artean, «kalean» egotea beharrezkotzat jo ere. Azkenik, «erantzuteko ordua» dela nabarmenduta, egunotan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten.

Udaletxeko alderdiei eskaera

Bestalde, Herria Aurrera-k Bilboko Udaletxeko alderdiei hainbat eskaera egin dizkie Sandra Barrenetxearen atxilotzea dela-eta; lehenik eta behin, «jasan ditzakeen tratu txarrengatik» kezka azaltzea eskatu die.

Eskaeren artean «errugabetasun presuntzioa lehenestea» eskatu die plataformak, hala nola inkomunikazioa ezartzea salatzea, azken horrek «tratu txarrak jasotzea ahalbidetzen» baitu. Barrenetxearen sendiarekin hartu-emanetan jartzeko eta «Euskal Herrian irekitzen ari den egoera berriaren kontrako eraso zuzentzat» jotzeko ere eskatu die Herri Aurrera-k.



La AN llama a declarar a seis fundadores de la «herriko taberna» de Zamudio
I.B.

GASTEIZ

El titular del Juzgado de Instrucción número 5 de la Audiencia Nacional, Fernando Grande-Marlaska, ha llamado a declarar a seis de los fundadores y miembros de la Junta de la herriko taberna de Zamudio, que deberán acudir a Madrid mañana a las 10.00 horas.

Según ha podido conocer GARA, se trata del presidente, el secretario, el tesorero y tres vocales, que han sido convocados en relación al sumario 35/02, el abierto contra las herriko tabernas, en el que están imputados varios dirigentes y militantes de Batasuna.

Siguiendo el camino iniciado por el juez Baltasar Garzón, es su sustituto, Grande-Marlaska, quien dirige este sumario, y fuentes jurídicas apuntan la posibilidad que estos seis ciudadanos vascos acudan a la Audiencia Nacional en calidad de imputados por un «delito de colaboración».

Esta citación se produce apenas una semana después de la detención de Ibon Meñika, vecino de Zamudio, y del registro y cierre de la herriko taberna de esta localidad. En este sentido, aunque el sumario denominado 35/02 no tenga en principio relación con esta detención, estas mismas fuentes apuntan la vinculación entre ambas cuestiones.

Cabe recordar que la herriko taberna fue registrada tras la detención de Meñika y sus responsables que desconocen qué es lo que los agentes del instituto militar se llevaron de la misma, ya que las diligencias se encuentran bajo secreto.

Testigos afirmaron que de la herriko se llevaron varias cajas, y tras el levantamiento del precinto, en una primera revisión se echaron en falta unos 400 euros.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea