GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-29
«Kea airean bezala» liburua argitaratu du Imanol Azkuek
Elkarrek plazaratu berri du Lizardi haur eta gazte literaturako azken sariketan nagusitu zen lana, Imanol Azkueren «Kea airean bezala», alegia. Ez da Elkarrek bere Xaguxar bilduma zaharberrituan azkenaldion plazaratu duen bakarra, Joxantonio Ormazabalen «Amaren titi-xorroak» eta Antton Duesoren «Alimaleko fantasiak» ere plazaratu baititu.

DONOSTIA

«Kea airean bezala»n, bi anaia-arreba dira protagonista nagusiak, Lionel eta Kris. Harrera etxe batean bizi dira, aita ospitalean dagoelako eta ama ere falta dutelako. Pixkanaka, Lionelek euren bizitzako hainbat xehetasunen berri ematen dio irakurleari; esaterako, aita noiz eta nola bisitatzen duten, edo berak, Lionelek, arrebarekin urrutira egin nahi duen bidaia. «Baina hori ­nabarmendu zuen Imanol Azkuek liburuaren aurkezpen ekitaldian­ ipuinaren haria da, azala, nolabait esateko; mamia, berriz, sentimenduak dira, hala nola, bakardadea, maitasun premia, egunerokotik ihes egin nahia edota hobeto bizi nahia».

Ipuinaren bidez «irakurleen barrualdera iristen, bihotza ukitzen, neska-mutil hauekiko elkartasuna pizten» saiatu dela esan zuen Lizardi sariko irabazleak. Eta ipuina dagoneko irakurtzeko aukera izan duten hainbatek barruan «nolabaiteko atximurka» sentitu dutela aitortu diote.

«Guretzat, familia eta lagunen beroa eta babesa sentitzea gauza normal samarrak dira; beste pertsona batzuentzat ez, ordea. Eta guretzat hain normala den horixe amesten dute. Lionelek bere egunerokotik ihes egin nahi du, bidai handi bat egin, baina bene-benetan maitasuna besterik ez du behar, bere inguru hurbilekoen berotasuna. Eta amets egiten du. Ametsak kea dira, eta desagertu egiten dira airean. Kea askotan azaltzen da ipuinean. Kea berotasunaren seinale ere bada, sua izan den seinale, adibidez», ohartarazi zuen Azkuek.

Liburuko protagonisten egoera gogorra den arren, egileak ez du uste liburua bera gogorra denik, istorioa «samurtasunez» kontatzen saiatu baita. Umore printzak ere tartekatu ditu.

“Kea airean bezala”ko marrazkiak Eider Eibarrek egin ditu. Haren lana bereziki nabarmendu eta eskertu nahi izan zuen Lizardi sariko irabazleak. «Sentsibilitate berezia erakutsi du Eiderrek, justu ipuinak behar zuena, eta marrazkiek izugarri jantzi eta aberasten dute», esan zuen Azkuek.

Antton Dueso eta Mattin

“Alimaleko fantasiak” liburuan lau ipuin bildu ditu Antton Duesok. Guztietan animaliak dira protagonista. Ironia eta hainbat literatur erreferentzia uztartzen ditu. Horren lekuko dira ipuinen izenburuak berak, hots, “Antzara lamia”, “Hegan egin nahi zuen astoa”, “Arrautza prejitua errun zuen oiloa” eta “Uholde handia”. Marrazkiak, berriz, Mattinek egin ditu.



«Amaren titi-xorroak» bete haiku

DONOSTIA

Joxantonio Ormazabalen liburu berriaren izenburua “Amaren titi-xorroak” da. Bertan ipuin laburrak, poemak eta, lehen aldiz, haikuak bildu ditu zegamarrak.

«Haikuak ­gogorazi zuen aurkezpen ekitaldian­ poema labur-laburrak dira, hiru lerrokoak. Horretan japoniarrak dira maisu. Nik asko irakurri ditut, baina orain arte idatzi gabea nintzen».

Aspaldion haikuen neurriak nabarmen malgutu diren arren, klasikoenek bost silaba dituzte lehenengo lerroan, zazpi bigarrenean eta beste bost hirugarrenean. Eta, zorrotz, neurri horretakoak dira Joxantonio Ormazabalek liburuan bildu dituen guztiak.

Ipuinen artean, berriz, denetatik pixka bat sartu duela esan zuen zegamarrak. Lehenengoa, adibidez, liburuari izenburua ematen diona, «grazioso samarra» da. Amaren titi-xorroa zintzilik ikusi, eta sagu batek hura umeak egiteko leku aproposa dela erabaki du. Baina liburuko ipuin guztiak ez dira estilo berekoak. Beste batek, esaterako, mutil atzeratu bat du protagonista. Lagunek burla eta jo egiten diote, harik eta bene-benetako lagun bat agertzen zaion arte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del ańo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea