GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-29
Langabeziak gora egin du lehen hiruhilekoan
·13.500 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian. Langabezia tasa % 7,32 da

2006ko lehen hiruhilekoan 13.500 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian, Biztanleria Aktiboaren Inkestak bildutako datuen arabera. Langabezia tasa %7,32koa da, horrenbestez. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, langabeen artean gehienak emakumezkoak dira (54.700). Gizonezkoak, berriz, 43.800 dira.

BILBO

Guztira 98.500 langabe zeuden Hego Euskal Herrian aurtengo lehen hiruhilekoan, INE estatistika institutu espainolak kaleratzen duen Biztanleria Aktiboaren Inkestak jasotzen duenez. Iazko azken hiruhilekoan baino 13.500 langabe gehiago daude, beraz.

Langabe kopururik handiena Bizkaian dago, guztira 47.300. Gipuzkoan 19.300 pertsona zeuden lanik gabe; Nafarroan 18.700 eta Araban 13.200. Herrialde guztietan egin du gora langabeziak.

Horrenbestez, Hego Euskal Herriko langabezia tasa %7,32koa da, aurreko hiruhilekoan baino zertxobait altuagoa (%7,06koa zen orduan).

Langabeen artean gehienak emakumezkoak dira, 54.700 hain zuzen ere. Gizonezkoak, berriz, 43.800 dira.

Datuak ezagutu ondoren, sindikatuetako hainbat ordezkarik iritzia eman zuten.

Datu larriak

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak larritzat jo zituen datuok. «Langabetuen zenbakiak gora egiten duela erakusten dute datuek», adierazi zuen. «Euskal Herrian ia 400.000 lagun langabezia edo prekarietate egoeran daude», salatu zuen.

Zenbaki hori «erantzun sindikala»eta «administrazio publikoen kezka» eragiteko adinako potoloa dela nabarmendu zuen. Hori dela-eta, egun dauden «prekarietate eta langabezia mailak» onar ez ditzaten eskatu zien.

Damaso Casado UGT-Euskadi sindikatuko ordezkari nagusiak, berriz, lan merkatuan dagoen behin-behinekotasuna salatu zuen.

Era berean, jarduera industrialean gertatzen ari den enplegu jaitsiera nabarmendu zuen. Azaldu zuenez, zerbitzu sektorean gertatzen ari den jarduera tasa ez da nahikoa industria arloan gertatzen ari den beherakada estaltzeko.

ATA autonomoen elkartearen arabera, hiruhilekoan lanean hasi diren langileen %40 bere kabuz ari da. Egindako hausnarketan, langabeziak izan duen gorakada deitoratu zuen. «Langabeziak gora egitea beti da berri txarra», adierazi zuen autonomoen sindikatuak.



Ligan la subida al aumento de la población activa

MADRID

El secretario español de Estado de Economía, David Vegara, aseguró ayer que el aumento del paro en el Estado español, 94.500 personas en el primer trimestre), «no es consecuencia de un mal comportamiento del mercado laboral, sino del dinamismo de la población activa, que no ha podido ser absorbida por la intensa creación de empleo». A su juicio, el aumento del paro del último trimestre «no supone un cambio o una ruptura de la tendencia». Explicó que, entre enero y marzo, el empleo ha crecido al 4,9% en el Estado español, una cifra «muy positiva y superior a la registrada en el mismo periodo de 2005, que alcanzó el 4,3%». Indicó que la población activa ha crecido «casi el doble que la creación de puestos de trabajo».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del año
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea