GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-04-29
Sonia Gonzalez - Idazlea
Libre eta sozialista

Bata eta bestea ezinbestekoak dira. Bat barik bestea ezinezkoa da.

Euskal Herria benetan askea izatea nahi badugu, egon ziur sistema neoliberalista honen barruan ez dugula lortuko. Ez dugu lortuko geure hizkuntzak, geure ohiturek, geure bizimoduak irauterik. Dirua den-dena erosteko prest dago, horixe baita bere existentziaren helburu bakarra.

Bestelako Euskal Herria noizbait eraikiko badugu, eredu sozial eta ekonomiko justu, bidezko eta solidarioa eratuko badugu, egon ziur ez dela sekula Espainiar edo Frantses estatuen pean izango.

Aspaldi esaten zuen Txabi Etxebarrietak: «La opresión del estado capitalista se hace sentir en todas las facetas de la sociedad, y no solamente en la económica. Es nacional, es decir, cultural, social y política. Por eso los Estados francés y español niegan los derechos vascos y su desarrollo. Aberri Eguna y Primero de Mayo son idénticos. Nuestra lucha es única, como uno es el pueblo que sufre la opresión. Nuestra meta es la libertad y el desarrollo de los vascos, del pueblo trabajador vasco. Y esto lo proclamamos limpia y claramente delante del pueblo».

Maiatzaren Lehena aldarrikapen eguna da denontzat, bulegoan ordenadore aurrean zein tailerrean makina artean lan egiten dutenentzat, behar erreproduktiboaz eta zainketaren zamaz etxean arduratzen direnentzat, jadanik lan egiten ez dutenentzat zein oraindik hasita ez daudenentzat, enplegurik topa ezinean dabiltzanentzat.

Badakit aldarrikapen eta borrokara deitzen ibiltzea askori utopikoa eta beste batzuei modaz pasatua irudituko zaiela. Neu ere kokoteraino nago inguruan ikusten dudan arduragabekeriaz eta etsipenaz, baina horrek ez du esan nahi borroka bide agortua denik edo sekula lortuko ez dugunik jende hori aktibatzea. Iparraldean eta Frantzian ez ziren gelditu besoak gurutzaturik telebista aurrean lehen enplegu kontratua sartzen zieten bitartean.

Harrigarria da borrokaz zer lortu daitekeen, eta harrigarriagoa botereak zelan muntatu duen potentzialitate hori estaltzeko, klase borrokan irabazteko aukerarik ez daukagula konbentzitzeko.

Astelehenean ­eta egun guztietan­ aukera bi daude: sofan edo ohean etzanda gelditu, ezer egin barik, gauzak noiz aldatuko itxaroten edo kalera irten. Tabernetan lagun artean kexaka ez da ezer konpontzen, etxe barik, mixeria bat kobratzen eta lanean osasuna galtzen jarraituko dugu eta, gainera, zoritxarrez, zapaltzen gaituen jefearen moduko kotxearekin amesten... -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del año
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea