«Garai berriak aintzat hartzeko» eskatu die Ibarretxek epaileei, alderdiei eta hedabideei
GASTEIZ
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak garai berrietara egokitzeko eskatu dio Justiziari. Auzitegi Nazional espainolak Arnaldo Otegiren aurka hartu duen ebazpen judiziala dela-eta, hau esan zuen atzo: «Guztiek egon behar dugu garai berrien mailan, Justiziak, alder- diek eta komunikabideek».Sanprudentzioetako ospakizunarengatik izandako hitzordu baten ostean, Juan Jose Ibarretxek hedabideei helarazi zien «botere banaketari zor zaion begirunea kontuan hartuta», beharrezkoa litzatekeela politikariek, epaileek eta komunikabideek ere «gogoeta» egin eta euren planteamenduak aro berrira egokitzea. Hain zuzen ere, lehendakariak esan zuen aintzat izan behar dela aro berria «politika egiteko, justizia ezartzeko eta proiektu politiko, ekonomiko, kultural eta sozial bat garatzeko» abiatu dela. «Guztiok izan behar dugu kontuan garai berrietan bizi garela. Hortik abiatuta, argi dago botere banaketak berak exijitzen duela printzipio hori kontuan izateko politika arloan gure gogoetak egiterakoan», berretsi zuen. Bestetik, alderdi politikoekin egindako bilkura errondan Batasunarekin ere hitzartu izanagatik PPko Carlos Urquijok herenegun dimisioa eskatu zion lehendakariari; atzokoan horri erantzun zion Ibarretxek, eta esan zuen «politikan edukazioz» aritu behar dela. Hala, «arrazoizko argudio eta kritikei» erantzungo liekeela esan zuen; ez, ordea, «ez demokrata» aipuari. Erantsi zuen euskal gizarteari ezin zaizkiola helarazi etengabe norgehiagoka bultzatzen duten eta erasotzaileak diren mezuak: «Bizitzea egokitzen zaigun aroa elkarrizketa, hurbilketa eta alderdi politikoen arteko harreman adeitsu eta atseginetarako garaia da». Hala, Ibarretxek esan zuen PPrekin ere «diskretua edo publikoa, baina oinarrian arrazoizkoa eta adeitsua» den elkarrizketa izatea nahiko lukeela. Osterantzean, agertoki berriari dagokionez, Ibarretxek itxaropenezko hitzak izan zituen, betiere bakea behin betiko egin, akordio politikoak hitzartu eta «desiratutako nor- malizazio politikoari» begira. Haren esanetan, agertokiak oinarrian «elkarrizketa zintzoa» beharko du izan, eta «lehendakaritik hasita, alderdi eta hedabideek erantzukizunez jokatzeko» eskatuko du.
Etorkizuneko garaiei begira Haren ustez, ETAk hartu erabakiaren ostean, alderdien arteko elkarrizketa fase diskretu bat izatea egokitzen da, baita lehendakariaren eta alderdien artekoa ere, etorkizuneko garaiak zimendatzeko.
Bestetik, asteazkenean aurkeztu zuen Bakerako eta Elkarbizitzarako Planari buruz itaunduta, oro har, onartu egin dutela jakinarazi zuen, eta argitu zuen horrek ez duela xede «inoren aurka joatea».Gobernu espainoleko Maria Teresa Fernandez de la Vegak, berriz, epaileek aro berria kontuan har dezaten egindako eskaera dela-eta, honakoa esan zuen: «Normaltasun instituzionalak orain arte moduan funtzionatu behar du».
Madrazo indica al PSE que ellos sí ayudan a Zapatero
BILBO La reacción negativa del PSE frente al plan de reconciliación presentado el miércoles por el Consejo Político de Lakua no ha sentado nada bien al tripartito. El coordinador general de EB y miembro de este foro, Javier Madrazo, recor- dó ayer a Patxi López que «no puede ser» que Lakua apoye todas las iniciativas de Zapatero y mientras tanto el PSE «ponga palos en las ruedas». Madrazo aseguró que el plan del tripartito «es un alimentador del proceso de paz y de normalización política» y destacó que «aborda un conjunto de elementos de especial importancia, como son la atención a las víctimas del terroris- mo, la recuperación de la memoria histórica o la modificación de la política penitenciaria», entre otras. Reclamó por tanto al PSOE que «actúe con corresponsabilidad».
|