GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-29
Hizkuntza berdintasuna aldarrikatuko dute Atenasen Behatokiak eta EHEk
Europar Batasunak eta Itun Konstituzionalak hizkuntza gutxituetan duen eragina aztertuko du Behatokiak, maiatzaren 5ean, Atenaseko Foro Sozialean egingo duen mintegian. EHEk, aldiz, Estatu frantsesak eta espainolak euskararengan duten eragina eta Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera azal- duko du. Hizkuntza berdintasuna oinarri izan beharko lukeen bestelako Europa aldarrikatuko dute. Aldarrikapen taula bat ere osatu nahi dute.

DONOSTIA

Makina bat alor eta esparruren inguruan lan egingo dute heldu den maiatzaren 4tik 7ra bitarte Greziara Europa guztitik bertaratuko diren eragile politiko, sindikal eta sozialek. Izan ere, aurtengoan, Europako Foro Soziala Atenasen egingo da. Euskal Herriko hainbat ordezkaritza ere hantxe izango dira. Haien artean, Hizkuntza Eskubideen Behatokia eta Euskal Herrian Euskaraz. Hizkuntza eta hizkuntza komunitateen arteko berdintasuna oinarri izango duen Europa berri baten aldeko aldarria eramango dute Euskal Herritik bi eragile horiek. Behatokiko zuzendari Paul Bilbaoren aburuz, gainera, oso interesgarria izango da Grezian egitea Foro Soziala, han dauden hizkuntzak onartu ez, eta diskriminatu egiten dituen Estatu batean.

«Hizkuntza berdintasuna Europa berriaren eraikuntzan» izenburuarekin, mintegia egingo dute ostiralean; hain zuzen, hizkuntza eskubidea oinarri izango duena. Babels itzultzaile elkartea, EHE, Behatokia eta Galesko Cymund elkartea izango dira mintegian hizlari. Behatokiak, batetik, egungo Europako ereduak hizkuntza gutxiago- tuetan duen eragina aztertuko du, eta EHEk eragin hori Euskal Herrian eta euskararen gainean nolakoa den azalduko du.

Gogora ekarri zuen Paul Bilbaok iaz Behatokiak hizkuntza eskubideen ikuspegitik Europako Itun Konstituzionalaren azterketa egin zuela. Azterketan ondorioztatzen zen Europar Batasunak berezko hizkuntza komunitate gehienak desagerrarazten dituela, edota haien aitortzarik egiten ez duela.

Horregatik, Bilbaoren aburuz, ez dago bestelako Europa batez hitz egiterik, berezko hizkuntza komunitate guztien arteko berdintasuna bermatzen ez bada. Eta ildo horretan eragiteko helburuarekin doaz bai Behatokia baita EHE ere Greziako Foro Sozialera.

Europak hizkuntza gutxituei zer nolako tratua eman beharko liekeen zehazteko eta aldarrikapen taula komuna osatzeko xedea ere agertu dute Behatokiak eta EHEk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del ańo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea