Azpiegituren gogoeta egitura sortzeko eskatu du Leiak
BAIONA
Martxoaren 24ko biltzar nagusian bozkaturiko xedea gauzatzen hasi da Leia elkartea. Izan ere, bertan, Nafarroa Behereko azpiegiturei buruzko gogoeta eta eztabaida egitura sortzeko eskaera egitea erabaki zuten. Eta, horretarako, apirilaren hasieran, Jean-Jacques Lasserre Kontseilu nagusiko lehendakariari eta 2x2 bide egitasmoaren bultzatzaileari gutun bat helarazi zioten. Bertan, egitura plantan jartzeko hitzordua galdetzen zioten, eta gaur arte, erantzunik gabe zeudela jakinarazi zuen atzo elkarteak.
|