IAk maiatzaren 6rako manifestaziora deitu du
BAIONA
Maiatzaren 6an Baionan eginen duten manifestazioaren berri eman zuten Ikasle Abertzaleek atzo. Hainbat ekimenen bidez, IA mugimendua Euskal Herrian eta euskaraz ikasteko eskubidea errespeta dezatela eskatzen aritu da azken hilabeteotan, eta ekimen horri amaiera emateko ondoko maiatzaren 6rako manifestazioa antolatu dute.
Ihintza Aldana IAko kideak argitu zuenez, baxoa eta selektibitatea iristear daudela-eta, ekimenak bururatzea erabaki dute.
Horiek hala, IAko kideek, berriz ere, ekimen horren aldarrikapenak aipatu zituzten atzoko agerraldian, eta banan-banan, «ikasi nahi dutena ikasi ahal izateko» gainditu behar dituzten trabak azaldu zituzten. Hain zuzen ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleak unibertsitateko ikasketak egin ahal izateko atzerrian ikastera behartuak daudela gogorarazi zuten. Hots, Pauera, Bordelera, Tolosara edo Parisera joan behar dute tokian tokiko eskaintza murritza baita. Gainera,Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan ikasteko baxoa eta selektibitatea gainditu behar dituztela adierazi zuten, «atzerritarrak balira bezala». «Egoera bidegabe hau gainditzeko, maiatzaren 6rako manifestazio bat egitera deitu dugu», argitu zuten Bernat Etxepare lizeoko ikasleek.
Manifestazioa, beraz, arratsaldeko bostetan BaionakoLauga gelatik abiatuko da larunbatean. Ekimen horren deialdiarekin batera, Ipar EuskalHerriko eragileek emandako sostenguaren berri eman zuten.
EuskalHerrian Euskaraz, Demoak, EuskalHerriak bere eskola, Bai EuskalHerriari, Batasuna, Askatasuna, LAB sindikatua, Gure Irratia eta Irulegiko Irratia dira manifestazio horretan parte hartzera deitu duten gizarte eragileak.
Gaur bertan “Euskal Herrian ikasteko eskubidearen aldeko agiria”ri atxikimendua adieraziko diote eragile horiek prentsaurreko batean.
|