GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-29
Bi adin txikikoren bortxaketa leporatu diote Baionako fiskalordeari

BAIONA

Baionako epaitegian ez da giro. Fiskal nagusia, Pierre Hontang, banku txartel bat prostituta batekin egoteko ebatsi izanagatik epaitu ondoren, epaitegi bereko fiskalordea duela hogei urte ustez bi neskatxa bortxatzeagatik ikerketaren pean jarria dute orain. Salaketa bi nesketariko batek jarri du eta, orduz geroztik, ikerketa Bordelen egiten ari dira.

Duela hogei bat urte, 1987a eta 1988a artean, Christian Goy egungo Baionako fiskalordea Bordelen abokatua zelarik, 9 eta 13 urteko bi neskatxa bortxatu izanagatik ikerketa abiatu dute Girondako epaileek.

Izan ere, garai horretan, Christian Goyk, dibortzio txosten bat lantzen ari zela, bikotearen bi alabak ezagutu zituen. Hogei urte geroago, bietariko batek salaketa pausatu du Gironda eskualdeko Langon herriko polizia etxean, eta fiskalordeak bortxatu zuela jakinarazi du. Egun emakume bilakatu den neskaren eta ahizparen erranak bildu dituzte, eta, Goy justiziaren kontrolaren pean jarri dute. «15 urte baino gutxiagoko pertsona bat bortxatu» izanagatik ikertzen ari dira. Azterketa Parisko polizia judizialaren zuzendaritza egiten ari da.

Horiek hala, joan den asteazkenean Christian Goy fiskalordea atxilotu egin zuten, eta Bordeleko polizia etxe nagusira eraman. Bertan, bi egunez deklaratu ondoren, berriz aske utzi zuten Goy. Ikerketa egin ahal izateko, miaketak egin dituzte bere Baionako egoitzan, eta baita fiskalordeak Bordele eskualdean daukan bigarren etxean.

Azterketa kudeatzen duen Bordeleko fiskalak esandakoaren arabera, kasu lazgarri hau biltzen duen txosten horretan «kontraesan» asko dago. Christian Goyri fiskal postua hartzekotan dagoela leporatu diote bortxaketa. Ikerketa guztiz argitu arte opor behartuak hartzeko eskaera egin diote.

Pierre Hontangen epaiketa

Baionako auzitegian fiskalak justiziarekin arazoak dituen bigarren aldia da oraingoa. Izan ere, duela urte bat, Pierre Hontang Baionako fiskal nagusiari, lankide baten bankuko txartela prostituta batekin egoteko ebastea leporatu zioten. Gertaera hau Alemanian izan zen.

Orduz geroztik Pierre Hontang epaitu egin dute, eta ondoko maiatzaren 6an auziaren ebazpena ezagutarazi beharko lukete.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del año
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea