GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-29
Lazkaoko jaiak
Haurren Egunean, jolasak eta musika izango dira nagusi
·Jolas-parkea egongo da eta musikariek ez dute atsedenik hartzeko betarik izango

Sanprudentzioetako bigarren asteburuan haurrek eta lagun taldeek hartuko dute protagonismoa. Jolas-parke erraldoiak gaztetxoen gozagarri diren hamaika ekimen bilduko ditu, eta musika ekitaldiek garrantzi berezia hartuko dute. Bihar, koadrilak izango dira jaun eta jabe.

LAZKAO

Haurrak izango dira gaur Lazkaoko festetako protagonista nagusiak. Herriko erdigunean ezarriko dute etxeko txikiei zuzenduriko jolas-parke erraldoia, eta, bertan, karten pista, gaztelu mugikorra, pilota etxea, ludoteka eta beste hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango da. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, 11.00etan hasi eta 13.30 bitartean egongo da zabalik jolasgunea, eta arratsaldeko ordutegia 16.00ak eta 18.30 bitartekoa izango dela zehaztu dute.

Eguna haurrei zuzendurikoa izanagatik, ez dituzte albo batera utzi gainerakoei bideratutako ikuskizunak. Hartara, musika ekitaldiez gainezka dator gaurko programa, eta Golden Apple Quartet ahots laukoteak iluntze-partean emango duen kontzertua izango da eguneko ekitaldi nagusietako bat.

Herriko musikariak izango dira, ordea, eguneko tarte gehientsuenetan protagonista. Lazkao Txiki musika eskolak azaldu duenez, aurten lehen aldiz Vianako, Ormaiztegiko eta Iruñeko trikitilariak gonbidatu dituzte herriko jaietan Lazkaoko eta Ataungo musikariek egiten duten kalejiran parte hartzera. Urtearen buruan elkarlanean inguruko herriak girotzen jardun izan badira ere, lehen aldiz egin diete herriko jaietan parte hartzeko gonbita. Hala, hogeita hamar trikitilari inguruk osatutako kalejirak girotuko du herria ordubetez, eta, ekitaldia amaitzeko, plazan txalapartarien emanaldia izango da sardina jana egin baino lehenago.

Gaztetxoen Xanbe eta helduen Kantaka abesbatzek biribilduko dute musika saioen programa, San Migel parrokian izango den saioarekin.

Bihar, berriz, koadrilak izango dira festetako jaun eta jabe, eta, herri bazkaririk antolatzen ez badute ere, lagun-taldeka egindako otorduak izan ohi dira nagusi. Eguerditik hasita, fanfarreek egun guztian girotuko dute jaia, eta, iluntzean, Su ta Gar eta Lor taldeak arituko dira plazan.

Langileen Egunean, berriz, antolatzaileek eguerdian izango den bakailao txapelketa nabarmendu dute, danborradarekin eta dantza txapelketarekin batera.

Lazkaotik Lazkaomendira

Hilaren 21ean eman zitzaien hasiera aurtengo San Prudentzio jaiei udaletxeko balkoitik jaurtitako suziriaren bidez, eta, Lazkao bi asteburutan festa giroan sartuta egon ostean, jaiei amaiera ematea egokitzen da. Hala eta guztiz ere, ospakizunetan jarraitu nahi duten lazkaotarrek eta inguruko herrietako bizilagunek ez dute urrun joan beharko. Izan ere, Lazkaoko festak bukatu ostean, Lazkaomendiko jaiak hasten dira. Herrigunetik, beraz, landa eremura igaroko dira jaiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del año
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea