GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-04-29
- N1
Avironek puntuak behar ditu Ajaccioren zelaian

BAIONA

Asteartean Chatellerault menderatu ostean, Avironek beste hiru puntuak behar ditu gaur 18.00etatik aurrera Ajaccicoren zelaian jokatuko den norgehiagokan.

Lapurtarrek jaitsierako postuetatik irteteko modua egin zuten, eta gaur ezin dute hutsik egin azkeneko sailkatuaren zelaian. Ajaccioren aurka ez irabaztea berriro ere atzeraka egitea da. Sailkapeneko azkeneko postuan daude, eta mailari eusteko oraindik matematikoki aukeraren bat baldin badute ere, ia ezinezkoa dute, geratzen zaizkien partida guztiak irabazi, eta aurretik dituzten guztiek galdu egin beharko bailituzkete. Eta horrek ezinezkoa dirudi.

Beraz, gaur Avironek ezin du hutsik egin, eta garaipena lortuta beste urrats bat emango lukete aurrera. Gainera, hemendik eta Liga amaitu bitarte zuri-urdinek arerio zuzen askoren aurka izango dituzte norgehiagokak eta egutegia aldekoa dute. Gero, ordea, hori aprobetxatu egin behar da.

Asteartean Avironek ez zuen sekulako partida egin, baina Bolugneren aurkakoa dezente hobetu zuten, nahiz eta hori lortzea ere ez zen zaila. Zaleen artean ere itxaropena gehitu egin zen asteartean, partida horrek markatzen baitzuen etorkizuna. Hori galduta mailari eustea oso zaila iragartzen zen, eta irabazita, berriz, geroa argiago ikusten da.

Jokalariei dagokionean, Bidegain ez da arituko, asteartean txartel gorria ikusi zuelako. Hamaikakoa hauxe izan daiteke: Ruffier, Pardeilhan, Talmont, Laporte, Sergent, Chakir, Choplain, Lalague, Vaz, Ech Chergui eta Vareilles. Hau baieztatzen bada, Bouet, Lestage, Sartolou, Louit eta Sautie aulkian geratuko dira.

Genets

Maila bat behera eginda, CFAn, Genetsen egoera Avironena baino okerragoa da, haiek jaitsierako postuan baitaude, eta gaur galtzen badute, maila galtzeko zorian geratuko baitira. 20.00etatik aurrera Luzzenac hartuko dute. Hori-berdeek azkeneko bi jardunaldietan jokoa hobetu egin dute, eta hori aprobetxatu behar dute gaur, Luzenacek ez baitu ezer jokoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del año
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea