- Buruz Buruko Txapelketa
Gonzalez eta Leitza, finalerdietarako txartela eskuratzeko asmoz Zarautzen
·Azkainekoak gaurkoa du aurreneko partida; lemoarrak laugarren garaipena lortu nahi du
DONOSTIA
Sebastien Gonzalezek eta Iñigo Leitzak gaur jaialdia 17.00etan hasiko da emango diote hasiera Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako kanporaketari Zarauzko Aritzbatalden. Azkainekoak eta lemoarrak asko dute jokoan. Izan ere, hogeita bira iristen denak finalerdietarako txartela eskuratuko du.
Gonzalezek gaurkoa du aurreneko norgehiagoka txapelketan. Aspeko aurrelariak Binakako eskasa egin du, baina ordutik denbora dezente pasatu da, eta iraganekoak ahaztea izaten da onena. Lapurtarrak ia bi hilabete izan ditu Buruz Burukoa behar bezala prestatzeko, eta entrenamenduetan erakutsi duenez, sasoi onean dago. Azkenengo asteetan jokatu dituen binakako neurketetan ere lan txukuna egin du, eta, hala, jokoz ondo iritsiko da urteko hitzordurik garrantzitsuenera.
Sakatzaile trebea ez den arren, airez primeran moldatzen da, eta, hala, luze sakatuz gero, aurkarien errestoari era horretan erantzun diezaioke. Botera jokatzen ere badaki, eta frontisetik urrun pilota jartzeko gai da, baina ezker hormara arrimatzeko arazo gehiago ditu. Hala ere, hori ez da Gonzalezek duen alde ahul bakarra. Aspekoak asko hobetu du eskuinarekin, baina Leitzak esku horretara sakatzen badio, ikusi beharko da nola defendatzen den. Gainera, urduritasunak eragin kaltegarria izaten du lapurtarrarengan, baina hori kontrolatzeko ere zenbait ariketa egin omen ditu Panpi Ladutxerekin batera.
Azkaineko aurrelariak aurkari zaila izango du aurrean. Txapelketa hasieran Iñigo Leitzak erronka bakarra zuen: aurreneko kanporaketa gainditzea. Fernando Goñi erraz hartu zuen mendean, eta hori beteta, beste helburu bat jarri zion bere buruari. Bizkaitarrak arazo handirik gabe irabazi zion Abel Barriolari final-hamaseirenetan, baina ez zen horrekin konformatu, eta hurrengo kanporaketan Asier Olaizolari nagusitu zitzaion. Orain esku-eskura du finalerdietan sartzea, eta ez du aukera hori galdu nahi. Horretarako aurkari zail bat gainditu beharko du, baina etiketa hori bera ere bazuten Barriolak eta Olaizola I.ak.
Iaz Bigarren mailako Buruz Burukoa bereganatu zuenetik jauzi handia eman du Lemoako aurrelariak. Sakez min handia egiten ari da eta erasoan ausart dabil; defentsan ere abilezia erakutsi du, airez batez ere.
Leitzak argi du aurkaria dela partida irabazteko faboritoa, baina horrek ez dio axola. Orain arte egindako joko bera egiten saiatuko da, eta emaitzak hala eskatzen badu, ez du arazorik izango Gonzalezen eskuina bilatzeko.
Olaizola II y Eugi, sin problemas
Aimar Olaizola y Patxi Eugi eligieron ayer en el Labrit iruindarra el material para el choque de cuartos de final que disputarán el lunes en el recinto navarro. Ninguno. Ninguno de los pelotaris puso pegas por las pelotas encontradas en el cestaño. El vigente campeón escogió dos cueros de 104,3 y 104,5 gramos, uno vivo y el otro algo más pesado que los de Eugi, de 102,9 y 104,8 gramos, con más salida y de cuero vuelto. -
|