- Urrezko harri-jasotzaileak
Barinaga-Ostolatza nagusi izan dira lehen ekinaldian
LAZKAO
Lazkaon bertan hasi zen atzo Urrezko Harri-jasotzaileen Lehiaketa, eta lehen saioa Barinagarentzat eta Ostolatzarentzat izan zen, Izeta IV.a eta Irigoien mendean hartuta.
100 kiloko zilindro koparekin hasi ziren lanean. Izetak 30 jasoaldi eman zituen (3.000 kilo), eta Barinagak, 32 (3.200 kilo). Gero, 200 kiloko errektangularra izan zuten lanerako, eta hor Irigoienek 6 jasoaldi eman zizkion (1.200 kilo). Ostolatzak, berriz, jasoaldi bat gehiago eman zion (1.400 kilo).
Bakarkakoa amaituta, txanda libreko bi ekinaldi izan ziren ondoren. Hasteko, Izeta eta Irigoien 113ko kubikoarekin aritu ziren, eta 24 jasoaldi eman zizkioten (2.712 kilo). Marka hori ere ondu zuten Barinagak eta Ostolatzak, 25 jasoaldi eman baitzizkioten (2.825 kilo). Azkeneko lana 100 kiloko bolarekin zuten, eta biko gazteak 31 jasoaldi eman zizkion (3.100 kilo); eta irabazleek, berriz, 25 (2.825 kilo). Alde horretatik, denetara, Barinagak eta Ostolatzak 10.625 kilo berdindu zituzten bizkarraren gainean (96 jasoaldi); eta Izeta IV.ak eta Irigoienek, berriz, 10.012 kilo (91 jasoaldi). Harri-jasotzaileek, bina minutuko txandak izan zituzten atzoko saioan lanean aritu ahal izateko.
|