GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-29
- Urrezko Aizkora
Nazabalek finalerdietan izateko lehen urratsa egin du Olasagastiri irabazita
·Luix Txapartegi ere ligaxkan sartu da, Fausto Mugertza mendean hartuta

LAZKAO

Floren Nazabalek lortu zuen final-laurdenetako ligaxkako lehen garaipena atzo Joxemari Olasagasti mendean hartuta. 400 ikusle inguru batu ziren Lazkaoko plazan norgehiagoka ikusten.

Saioko lehen lanetan Olasagasti aurretik zen, baina azkeneko bietan zuen alde guztia galdu zuen. Igeldokoak, ordea, ez zuen izan zorte handirik; izan ere, azken-aurreko lanean, 60 ontzako itsusia egokitu zitzaion adar handi bat izan baitzuen.Gero, azkeneko lanean, hirugarren enborra ere traketsa atera zitzaion, han ere beste adar bat izan baitzuen, eta azkenean enbor horietan galdutako denbora berreskuratzea ezinezkoa izan zitzaion.

Hasteko, kana-erdikoa zutik moztu behar izan zuten, eta hor Olasagasti nagusitu zen. 2.05 izan zen bere denbora, eta 2.11 Etxarrikoarena. Gero, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu aritu ziren. Igeldoarrak 37tan moztu zuen, eta nafarrak, 39tan. Ondoren, 45 ontzakoarekin erlojuz kontra aritu ziren. Gipuzkoarrak 43 segundotan bota zuen, eta Nazabalek hiru segundo gehiago behar izan zituen.

Azken-aurreko lana 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu zen, eta hor galduta zuen denbora guztia berreskuratu zuen Nazabalek, Olasagastik izan zuen enbor traketsa aprobetxatuz. 1.49 izan zen Nazabalen denbora, eta 2.17, Olasagastirena. Azkeneko lana lau kana-erdiko moztea izan zen, eta berriro ere Nazabal izan zen nagusi, eta berriro ere Olasagastiri adar handia egokitu zitzaion. Nazabalek ere ez zuen zorte handiegirik izan, horrek aizkora apurtu baitzuen. Etxarrikoak 10.01ean amaitu zituen lau enborrak; eta Igeldokoak, berriz, 11.04n. Amaieran lan guztiak egiten, 15 minutu eta 26 segundo behar izan zituen Nazabalek, eta 16.46, Olasagastik. Lehen jardunaldiaren ostean, Nazabalek finalerdietan sartzeko urratsa egin du; eta Olasagastik, berriz, Txapartegiri nahi eta nahi ez irabazi beharra dio aurrera egiteko.

Armentia

Arratsaldean final-laurdenak hasi ziren; goizean, Armentian, final-zortzirenak amaitu ziren. Txapartegik irabazi zuen ligaxkako txartela Mugertza mendean hartuta. Hasteko kana-erdikoa zutik moztu zuten. 2.42 izan zen Txapartegiren denbora, eta 2.52, mutrikuarrarena. Ondoren, 45 ontzakoa kolpeka moztu zuten. 37 kolpetan amaitu zuen Aizarnakoak, eta 41etan Mugertzak. Hirugarren lana 45 ontzakoa erlojuz kontra moztea zen, eta berriro Txapartegi nagusi. 47 segundotan bota zuen enborra, eta segundo bat kendu zion aurkariari. 60 ontzakoa, Txapartegik 22.22n bota zuen, eta Mugertzak, 2.29n. Lau kana-erdiko, berriz, 9.43n amaitu zituen irabazleak, eta 10.05, galtzaileak. 16.11 izan zen Txapartegiren denbora, eta 16.55, Mugertzarena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Permach recuerda que es imposible iniciar el proceso «sólo con la voluntad de una parte»
Euskal Herria
Etxerat: «Las torturas y el trato cruel siguen siendo el pan de cada día»
Euskal Herria
Descubren 73 fosas de presos del penal franquista del monte Ezkaba
Kirolak
Naufragio en la marea amarilla
Ekonomia
El Euribor sube y alcanza el 3,221% en abril
Ekonomia
Volkswagen cuadruplica beneficios en el primer trimestre del año
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea