Atarrabiako Udalak euskaldunak baztertzen gaitu
Gure seme-alaben heziketa euskaraz izatea nahi dugu, baita hiru urte bitartekoa ere. Atarrabiako Haur Eskola publikoa (0-3 urte bitartekoa) Udalaren esku dago eta datuek argi erakusten dute euskara aukeratu dugunok baztertzen gaituztela. Datorren ikasturterako 44 haurrek euskarazko lerroan izena eman dute eta hogeita batek gaztelaniazkoan, horietako batzuek euskaraz nahi bazuten ere, baina aukera gehiago izango zutelakoan gaztelaniazkoan eman dute izena. Aldea nabarmena da, baina Udalak tokiak banatzerakoan hamalau plaza euskaldunentzat eta beste hamalau gaztelaniazkoentzat izatea erabaki du. Udalak kontuan hartzen du jendearen eskaria? Nola izan daiteke plaza kopurua bera bi ereduetarako, euskarakoan bikoitzak baino gehiagok eman badu izena? Hori diskriminazio hutsa da. Haur guztietatik %46 euskara aukeratu eta kanpoan geratu dira; gaztelania aukeratu eta kanpoan geratu direnak, aldiz, %10 dira. Ondorioz, Udalaren baremoa kontuan hartuta, gaztelaniako zerrendan euskarakoan baino puntu gutxiagorekin sartu diren haurrak daude. Hori bidezkoa al da? Horri bereizkeria deitzen zaio. Gainera, Atarrabiako haur eskolan hau ez da lehenengo aldiz gertatu; urtetik urtera gauza bera gertatzen da, euskarako zerrendan haur gehiagok izena ematen dutela erdarakoan baino. Alderantziz izango balitz gauza bera gertatuko litzateke? Udala aurrez pentsatuta eta azpijokoz jokatzen ari dela pentsa daiteke, euskaldunoi oztopoak oztopoaren gainean jarriz, haientzat oztopoa besterik ez baikara.
Izaskun Gomez Urdanoz eta Andoni Tolosa Tolosa - Atarrrabia
Al Cesar lo que es del Cesar
A un año vista de las próximas elecciones municipales nuestros insignes líderes políticos comienzan a configurar la que a su juicio será su mejor baza electoral. Y, apro-vechando la magnífica oportunidad que nos brinda el actual escenario de paz, es éste, sin duda, el mejor momento para conocer con exactitud quién es quién en el juego electoral. En lo que respecta a PNV-EA y su posible coalición, en mi opinión y a la vista de anteriores experiencias, hora es ya de que cada pastor apaciente a su rebaño. Tiempo sobrado habrá para establecer acuerdos y coaliciones una vez que el pueblo haya dado su veredicto, que es exactamente lo que se pretende con cada cita electoral, sin que los mandamases de turno, preocupados por ocupar sitios relevantes, descafeínen el verdadero sentido de la voz de las urnas. Si de esta manera actuáramos, lograríamos que cada ciudad y cada pueblo fuera gobernado por quien mejor satisfaga las expectativas de la ciudadanía y, como dice el título de este escrito, al César lo que es del César.
Ángel Aldalur Plazaola - Donostia
|