GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-11
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Giorgio Napolitano, 81 urteko komunista ohia, Italiako Errepublikako presidente aukeratu zuten atzo, laugarren bozketan. Datorren astelehenean Napolitanok Carlo Azeglio Ciampiren lekukoa hartuko du, eta datorren astean ere Gobernua osatzeko agindua emango dio Romano Prodiri.

DONOSTIA

Italiako Parlamentuak Giorgio Napolitano gehiengo osoz aukeratu zuen atzo Errepublikako presidente izateko. 1.009 boto emaileetatik 543 boto jaso zituen, L�Unione koalizioko 540ak eta beste hiru. Romano Prodiren koalizioak laugarren bozketaraino iritsi behar izan du bere hautagaia aurrera ateratzeko.

Aurreko hiru bozketetan gehiengo zabalagoa behar zen ­Parlamentuaren hiru laurdenenak­, baina L�Unioneko ordezkarien botoak ez ziren nahikoak. Horretaz jabetuta eta Napolitanoren irudia kalte ez zedin, zentro-ezkerreko koalizioak ez zuen lehenengo hiru bozketetan hautagairik aurkeztu eta kideei zuri bozkatzeko agindua eman zien. Laugarrenean, ostera, boto nahikoak zituztela jakinda, orduan aurkeztu zuten Napolitano.

Presidente aukeratu berria Ezkerreko Demokratetako kidea da; alderdi hori L�Unioneko handiena da. Napolitanok egungo presidente Carlo Azeglio Ciampi ordezkatuko du, seguruenik datorren astelehenean bertan, hilaren 15ean. Haren lehen eginbeharra Prodiri Gobernua osatzeko agindua ematea da. Lehen ministro aukeratuak atzo jakinarazi zuenez, litekeena da hilaren 17an gertatzea hori. Hala balitz, Gobernuan egon den hilabeteko geldialdiaren amaiera izango litzateke.

Prodik Gobernu taldea prest daukala jakinarazi du, baina karguak izendatzeak sorrarazi dizkion buruhausteak ikusita, ez dirudi legealdi erraza izango duenik. Are gutxiago Silvio Berlusconik bozketaren ostean esandakoa aintzat hartuz gero; egungo lehen ministro eta eskuineko koalizioaren buruzagiak (Askatasunen Etxea) oposizio gogorra agindu baitzuen.

Berlusconik gogor kritikatu zuen L�Unionek erakundeetako goi kargu guztiak bereganatu izana. Bere ustean, hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta ­zentro ezkerreko koalizioak 20.000 botoren aldeaz irabazi ditu­, monopolio hori ez da zilegia. Gogoratzekoa da Ordezkarien Ganberako eta Senatuko presidenteak ere L�Unioneren hautagaiak direla. �Guk hori egin izan bagenu, estatu kolpea egotziko ziguten�, kexatu zen Berlusconi.

Prodi, bestetik, oso gustura agertu zen. Asko kostata sartu ditu bere hautagaiak, baina bere koalizioak beti batera bozkatzea lortu du. Bere arerioek koalizioaren ahulezia nabar- mendu izan dute behin eta berriro, baina azkenean Askatasunen Etxean agertu dira lehenengo pitzadurak. Liga Norte- koek Napolitanoren kontra bozkatu zuten, Berlusconik abstentziorako deia egin bazuen ere.



El enterrador del Partido Comunista de Italia

| PERFIL |

Giorgio Napolitano
Fecha y lugar de nacimiento: 29 de junio de 1925, en N�poles.
Formaci�n acad�mica: licenciado en Derecho.

Empez� en la pol�tica con s�lo 17 a�os, empujado por el clima b�lico del momento. Durante la II Guerra Mundial, en una Italia aliada con el bloque nazi, fund� un grupo comunista y antifascista. Cuando finaliz� la guerra, en 1945, se adhiri� al Partido Comunista Italiano (PCI), y estuvo en su ejecutiva hasta 1956.

Ahora, ya �reformado� a la socialdemocracia, justifica su fervor revolucionario de la juventud diciendo que entr� en el partido motivado por una obligaci�n moral m�s que por convicci�n pol�tica.

Su carrera institucional comenz� en 1953 y se mantiene hasta ahora. Ha sido diputado, eurodiputado, presidente de la C�mara Baja, ministro de Interior de Prodi y ahora presidente de la Rep�blica.

Ya en la d�cada de los ochenta, defendi� fervientemente la conversi�n a la socialdemocracia del partido comunista m�s importante de Europa. Prueba de su moderaci�n es que era el �nico l�der comunista que recib�a invitaciones de universidades de Estados Unidos, pa�s bien conocido por su vehemente persecuci�n del comunismo.

Las divisiones internas en el PCI salen a relucir en 1991, en el congreso de Rimini. Napolitano abandona el partido y se afilia al Partido Democr�tico de la Izquierda. En esta �poca, se perfila el final del Partido Comunista. -

K.M.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comit� de Volkswagen reclama que �se reabran las negociaciones�
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersi�n
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El �esc�ndalo Clearstream� hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea