GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-11
MMEren asmoak geldiaraztera deitu dute EHNE eta ELBk
·EB eta AEBak «nekazaritza liberalizatzeko akordio baten bila» dabiltzala salatu dute

Datorren maiatzaren 15ean eta 16an Munduko Merkataritza Erakundeak nekazaritza komertzioa liberalizatu dezan negoziazioei ekingo diete Genevan. ELB eta EHNE bertan izango dira «elikadura eta nekazaritza liberalizatuz multinazionalak soilik mesedetuko» dituen akordioa oztopatzen saiatzeko.

SENPERE

Senpereko haztegi bat hautatu zuten, atzo, EHNEko eta ELBko ordezkariek Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) nekazaritza komertzioa liberalizatzeko dituen asmoak salatzeko.

Paul Nicholsonek gogorarazi zuen joan den apirilaren 29an eta 30ean saio bat egin zuela MMEk, baina bilkurak bertan behera geratu zirela estatu batzuk Europar Batasunaren eta Estatu Batuen helburuen kontra agertu zirelako.

Alta, biek ala biek bereari eusten jarraitu dute eta datozen maiatzaren 15ean eta 16an berriro negoziazioari ekingo diote Genevan. Laborari sindikatuon ustez, bi potentziek abian jarri nahi duten akordioa «liberalizazio prozesu hutsa» da «nekazaritza-negozioaren mesedetan, familia-nekazaritza murriztea» ekarriko duena.

Izan ere, potentzia handien asmoa populazioak garatzea izan beharrean, multinazionalen interesen alde egitea dela nabarmendu zuen EHNEko ordezkariak.Inposatu nahi duten mugetako babesa murriztearekin, kostuaren prezioa baino salneurri baxuagoak erabiliz, elikagai eta nekazaritza produktuen inportazio itzela bultzatuko litzatekeela esan zuen.

Gainera, bi sindikatuen esanetan, jokaera horrek ez lieke merkataritzari eta esportazioari soilik eragingo, zerbitzuen pribatizazioa ­baita publikoak ere­, natur baliabideena (ura, haziak...) eta industria produktuena ere negoziatzen ari direlako.«Nekazaritza trukatzeko txanpon moduan erabiltzen ari dira, industria eta zerbitzu esparruan ere liberalizazioa lortzeko. Finean, munduko ekonomia osoa multinazionalen eskutan uztea da asmoa» adierazi zuen Nicholsonek.

Hala eta guztiz ere, EBren eta AEBen helburuen kontra gero eta estatu gehiago agertzen ari direla-eta, erresistentzia izango dela espero dute, batez ere, Hirugarren Mundua deituriko herrialdeetatik. Haiek bezala, ELBk eta EHNEk ere beren ekarpena egiteko konpromisoa azaldu zuten akordiorik izan ez dadin.

Hala, bi sindikatuak, Via Campesinari esker, Genevan izango direla adierazi zuen Nicholsonek, bai egun horietan baita uztailaren 28an ere; akordioa ixteko aurrez ikusi duten egunean, hain zuzen ere.



Brasilgo transgenikorik gabeko soja pentsuetan
M.A.
SENPERE

Transgenikorik gabeko eremu eta ustiategiak bultzatzeko egiten ari diren kanpainan, bi sindikatuek abeltzaintza kooperatibei urrats zehatza egin dezatela eskatu diete. Egun, Euskal Herriko laborantza ekoizpena (freskoan) transgenikorik gabekoa da, baina aziendarentzat pentsua egiteko inportatzen diren soja eta artoa mota horretakoak direla azaldu zuen Daniel Barberena ELBko kideak. Brasilgo Parana Estatutik transgenikorik gabeko soja (bermatua) ekar dezatela eskatu zieten pentsugileei, eta epe ertain eta luzera helburua Euskal Herrian proteina alternatiboak sortzea dela nabarmendu zuen. «Era honetan, gainera, egungo menpekotasuna saihestuko genuke», esan zuen Arantza Arrien EHNEko kideak. Mirentxu Dohienartek, berriz, «kontrolaezina» den egoerara heldu direla esan zuen: «Alboko laborariak transgenikoa erabiltzen badu, gure haziek kutsatzeko arrisku bizia dute eta, ondorioz, egun daukagun labela galtzekoa ere. Laborari orok horretaz jabetuko beharko luke».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea