Berara «zalaparta» eraman zuen gizona
beran kultur mugimendua sustatu zuela diote batzuek; polemikotzat dute beste askok; bazen garai batean umeak odolusten zituela pentsatzen zuenik ere. Mujika, Taberna eta alonsorentzat, ordea, Pio baroja irakurzaletzen lagundu zien idazlea da.
Pio Baroja osotasunean aztertu beharreko pertsona da. Ezinezkoa da haren bizian esandakoen errepasoa eginda kontraesanen bat ez aurkitzea. Askok gizon «zintzoa» zela esan arren, ez zuten, edo ezin zuten, zuen «espiritu borrokalaria» ahaztu, are gehiago «ukatzaile sistematikoa» zela kontuan hartuta, batek baino gehiagok esan zuen moduan. Hala eta guztiz ere, guztiaren gainetik, Inazio Mujika idazleak denok Barojarentzat txoko bat dugula uste du. Hori adierazi zuen, behintzat, Iruńean Pio Barojaren 50. urteurrena dela-eta egiten ari diren mahai inguruetako batean. Mujikarekin batera han ziren Jon Alonso eta Mikel Taberna idazleak ere. Baina kontraesanak bere egitearekin batera, Pio Barojak irakurleengan kontraesanak sortzeko ahalmena ere bazuen, eta adibide moduan, Mujikaren beraren baieztapena: «Pio Barojak euskaltzaletu ninduen. Bere asmoen kontra bada ere». Izan ere, Pio Barojak ez zuen inoiz euskaraz idatzi; jakin ere ez dakigu euskaraz hitz egiten zekienik ere. «Zerbait ulertuko zuelakoan gaude, baina ez dakigu ziur zein maila zuen», esan zuten mahai inguruan parte hartutakoek. Gainera, Pio Barojak berak euskara ez dela hizkuntza literario bat adierazi zuen MikelTaberna idazlearen hitzetan. Hala ere, beratarrak, behintzat, euskaldun izateagatik «konplexua izatetik» harrotasunera eraman zituen pertsona ospetsuak Mikel Tabernaren arabera, eta herriari berari ere «ospea» eman zion. Euskaraz jakin edo ez, Euskal Herrian «klasiko» bihurtu
den idazlea dugu Baroja. Jon Alonsoren ustez, behintzat, ez dago zalantzarik.
Baieztapen hori egiteko, Alonsok Pio Barojaren lanak gure artean guztiz
zabalduta daudela hartu zuen abiapuntutzat. «Belaunaldi bat baino gehiago
hartzen du Barojak. Idazle euskaldun eta erdaldunek irakurri dute Baroja.
Literaturaren inguruko jendearekin batera kaleko jendeak ere irakurri ditu bere
lanak», azaldu zuen.
BAROJA KLASIKOA
Alonsoren ustez, ez dago zalantzarik, Baroja klasiko bat da; berak klasiko diren obrak atzemateko egindako definizioaren arabera bai, behintzat. «Iritzi, uste eta sinesmen sare jakin bateko balioekin harreman dialektiko batean sartzen dena kultura oso bateko belaunaldien ordezkarien eztabaida sustatu eta hauek definiarazten ditu liburuaren edukiaren arabera», hau da, «liburua klasiko bat denean, irakurle asko Barojak esaten duenaren aurrean definitzen» da. «Barojaren obrak denok definitzen gaitu», gaineratu zuen Alonsok.Pio Baroja gizon zintzoa zela askok esaten zuten, baina 1912. urtean familia osoarekin Berako Itzea etxera iritsi zenean «zalaparta» nabarmena sortu omen zuen herri txiki hartan. Eta ez zen gutxiagorako. «Garai hartan nabarmen geratuko ziren herrian seguruenik. Idazle ospetsu bat zen, familiarekin hara joandakoa; anaia pintorea zen...», azaldu zuen Mikel Taberna beratarrak.Idazleak berak kontu ugari entzun izan du herrian beti barojatarren inguruan, eta bat baino gehiago harrigarriak. Elizak ez zituen barojatarrak oso gustuko, eta garai bateko mojek eskolako umeei argi utzi zieten. «Gizon gaiztoa zela esan zieten umeei, eta, gainera, teilatuan zuen haize-orratz modukoa gurutzeari burla egiten zion deabrua zela ere esan zieten», argitu zuen beratarrak. «Argitu behar da haize-orratza lehoi bat besterik ez zela», gaineratu zuen. Baina badira urrunago joaten ziren baieztapenak ere, baita Ricardo Baroja banpiro modukoa zela esaten zuenik ere. Izan ere, Pio Barojaren anaia, Ricardo, nahiko gaixotia izan omen zen umetan, eta herriko zaharrek haurrak zintzo ibil zitezen edo, horren inguruko kondaira bat ere egin zuten. Herriko gazteei gaizki portatuz gero barojatarrek hartu eta Ricardo odolberritzeko odola kenduko zietela ere esaten baitzieten. Argi dago, beraz, zalaparta sortu zutela herrian, eta
nolabaiteko beldurra ere sortu zuen Madrildik Berara udarak igarotzera joaten
zen familia hark. Batetik, herriko ohiturak hankaz gora jartzen zituzten.
«Neskamearen ezkontzan herriko punta batetik bestera dantzan joan ziren
barojatarrak», esan zuen; garaian hori ez zen oso ohikoa.
GUZTIAK «XALEBRE»
Herritarrentzat barojatarrak «xelebreak» ziren, eta Pio Baroja ez zen gutxiago; hark beratarrak xelebretzat zituen. Beharbada horregatik zuen gustuko kaleko eta baserriko jendearekin hitz egitea, Tabernak mahi inguruan azaldu zuen moduan. Batez ere, ondoren pertsona horiek guztiak «bereganatu» eta bere liburuetako protagonista egiten baitzituen. Ondorioz, herrian beste beldur bat ere sortu zen. «Horri Pio Barojari ez kontatu deus ez, horrek dena eskribitu egiten baitu», esaten omen zuten herrian, Tabernak azaldutakoaren arabera. Hori, hala ere, idazleen ezaugarria izanik, ezin leporatu ahal zaio PioBarojari, «idazleek besteen istorioak» bereganatzen dituzte-eta.Gizon polemikoa izan zen, beraz, Pio Baroja, eta horretan berak esandako, eta kasu askotan berari egotzitako, zenbait esaldik dute errua. Mahai inguruan horietako batzuen berri eman zuten idazleek. Besteren artean, Pio Baroja Berara iritsi zeneko unea gogorarazi zuen, eta herrixka hori «karlisten eta integristen feudoa» zela esan zuen, eta Donostiaren inguruan ere izan zuen hitzik; izan ere, Pio Baroja izatez donostiarra zen, nahiz eta Madrilen bizi batez ere. «Gipuzkoarra eta donostia- rra naiz, lehenengoa gustuko dut, bestea ez horrenbeste», adierazi zuen. Inazio Mujikak kontuan hartu beharreko zerbait adierazi zuen alde horretatik: «Pio Barojak bizi izan zen tokiez gaizki hitz egin zuen». Horiek hala, Valentziaren inguruan «kristorenak esan zituen», adibidez. Pio Barojak esandakoen artean bada besterik ere, eta heriotzarekin du zerikusia, gainera. Izan ere, Pio Baroja ia fusilatu zuten Espainiako Gerra Zibilean, baina «beharbada amabitxiak» zituelako edo, azkenean aske utzi zuten. Hil izan bazuten, Barojak berak “Viva la libertad” esanda hilko zela jakinarazi zuen; hori pentsatua zuela. Baina pertsona horren inguruan gertatu ohi den moduan, hori ere ez dago horren argi, batzuek “Viva la Republica” esanez hilko zela adierazi zuela baieztatu baitute. Kontraesanez eta polemikaz inguratutako pertsona, ezbairik gabe, Berako adopzioko semea. -
|