GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-11
Manifestazioa Donostian erraustearen gaineko herri-galdeketa bideratzeko
Errausketaren Aurkako Plataformak eta EHNE sindikatuak manifestaziora deitu dute larunbat honetarako, «inposatu nahi duten hondakinak errausteko sistema» baztertu eta erakundeei herri-galdeketa zabala egin dezatela exijitzeko. Ekimenaren bidez, gizartea, agertu duen bezala, errausketaren aurkakoa dela islatu nahi dute eta hainbat talde ekologista, sindikatu eta alderdi politiko batu dira deialdira. Manifestazioa 18.00etan abiatuko da Bulebarretik.

DONOSTIA

Errausketaren Aurkako Plataformak eta EHNE sindikatuak antolatu dute larunbatean Donostian izango den errauste-sistemaren kontrako manifestazioa, eta, Plataformako bozera- maile eta Arnasako kide Mikel Izagirrek azaldu zuenez, lau zutabe nagusi nabarmendu nahi dituzte ekimenaren bidez.

Batetik, hondakinak tratatzeko sistema egokiagoak, merkeagoak, osasungarriagoak, ingurumena gehiago errespetatzen dutenak eta isurketa edo igorpen arriskutsurik gabeak badaudela nabarmendu zuten eta, beraz, erraustea «inposatzea» ez dutela inondik inora onartuko ziurtatu zuen. Horiek hala, «ingurumen arloko gaietan jarrera nahasia agertzen duten alderdiak» salatu eta herritarrek informazioa jasotzeko eskubidea dutela gogorarazi zuen.

Herritarrek erraustearen sistema baztertzen dutela plazaratu dute orain arte egin dituzten galdeketek, eta, Izagirrek jakinarazi zuenez, manifestazioaren helburuetariko bat gizartearen isla izatea da.

Alde horretatik, hainbat talde ekologista ­Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace eta Haritzalde­, alderdi politiko ­Aralar, Ezker Batua, Batasuna eta Zutik­ eta sindikatu ­ELA, LAB, CCOO, ESK eta EILAS­ batu dira ekimenera.

Azkenik, herritarrei eragiten dieten gaietan erabakitzeko aukera izan behar dutela adierazi zuen eta, beraz, larunbatean herri-galdeketa egiteko eskaera egingo dutela azaldu zuen.

Zabortegiak kaltetuak, bertan

Azken baieztapena falta zen arren, San Markoseko zabortegiak kaltetutako bizilagunak ere «manifestazioko lehen lerroan» egongo direla adierazi zuen Izagirrek. Zabortegia aurten itxi arren, eragin kaltegarriek urteetan iraungo dutela nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea