GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-11
Lezoren Aldek «hirigintza iruzurra» salatu du

LEZO

Lezoko Altamira-Herriondon 3.000 lagunentzako «makro-auzo» bat eraikitzearen aurka agertu zen atzo Lezoren Alde. Azaldu zuenez, egun babestutako nekazaritza lurrak «luxuzko» etxebizitzez bete nahi dituzte EAJ eta EA udal taldeek, eta proiektua «hirigintza iruzurra» bilakatuko dela esan zuen. Modu horretan, operazi horrekin 200 milioitik gora mugi daitezkeela ohartarazi zuen.

Babes Ofizialeko eta alokairu sozialeko pisuak behar direla gogoratzeaz gain, horiek herrigunean eraiki behar direla nabarmendu zuen, «ez hortik kanpo». Horiek hala, Herriondo bailara «espekulazioaren atzaparretatik» babestu behar dela aipatu zuen plataformak.

Lakuak ezetz esan du

Lakuako Gobernua ere Altamira-Herriondoko proiektu horren aurka azaldu dela nabarmendu zuen. «Herrigunea hautsi, lotarako auzo baztertu bat eraiki eta lur eremu oso aberatsa desegiten du», esan zuen. Hala ere, EAJko eta EAko zinegotziek ez horren oharrari ez eta herritarren alegazioei ere ez dietela erantzun kritikatu zuen.

Lezoren Alderen aburuz, operazio horrekin «irabazten duten bakarrak» azken bi urteotan lurrak erosten ari diren «espekulatzaileak» dira. Horien artean, zinegotziak ere badaudela ziurtatzen amaitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea