GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-11
Tratu txarrak salatzeko telefonoak 207 dei jaso ditu
Otsailean, Lakuako Gobernuak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntzeko telefono bidezko zerbitzua jarri zuen martxan. Hiru hilabete hauetan, 207 dei jaso dituzte eta ondorioz, jasotako kontsulten balorazioa egin du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak. Horretaz gain, zerbitzua ezagutarazteko publizitate kanpaina bat aurkeztu du.

BILBO

Lakuako Gobernuko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Javier Madrazok tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntzeko telefono zerbitzuak hiru hilabete hauetan izan duen harreraren inguruko balorazioa egin zuen. Horretaz gain, “Tratu txarrei buruz hitz egiterik ez baduzu, deituiguzu” leloari jarraituz, telefono zenbakia ezagutarazteko martxan jarri duten publizitate kanpaina aurkeztu zuen.

Guztira, hiru hilabete hauetan 207 dei kudeatu dituzte. Horietatik, Bizkaitik 147 dei jaso dituzte, 27 Gipuzkoatik, 19 Arabatik eta gainerakoak, beste lurralde batzuetatik. Madrazok azaldu zuenez, desberdintasun horren arrazoi nagusia zera da, telefonoaren aurkezpena egin zutenean, Bizkaian hedabideek oihartzun handiagoa izan zutela zerbitzuaren egoitza Barakaldon dagoelako.

Telefonoa erabili duten pertsona gehienak emakumezkoak dira. Izan ere, hiru multzotan banatu dituzte aztertu dituzten kasurik ohikoenak. Oso gaizki sentitu arren, tratu txarrak jasaten ari direla ez dakiten emakumeek lehenengo multzoa osatzen dute. Egoera horretan daude tratu txar psikologikoak jasaten dituzten gehienak. Bigarren taldea, tratu txarrak jasaten ari direla jabetzen direnak baina nola jokatu ez dakitenek osatzen dute. Emakume horiek deitzen dutenean, euren kasua kontatzen diote deia hartzen duen pertsonari eta ondoren, egin beharreko urratsei buruzko argibideak eskatzen dizkiote. Azkenik, tratu txarrak jasaten ari direla jakinik, arazoa konpontzeko aurrerapausoak eman dituzten emakumeak aipatu zituen. «Kasu gehienetan, norbait bilatzen dute beren egoerari buruz hitz egiteko, bestela, zerbaitetaz baliatzen dira gaiari buruz duten iritzia eta ideiak antolatzeko», argitu zuen.

Horretaz gain, Madrazok nabarmendu zuenez, zerbitzua erabiltzen duten emakume gehienek euren egoerari buruz hitz egin nahi dute, baina ez dakite nola egin: «Sarritan aitzakia bat erabiltzen dute beren arazoari buruz mintzatzeko». Era berean, sailburuak adierazi zuen telefonora deitu duten emakume guztiek ez dituztela ezaugarri berak, izan ere, «klase eta adin ezberdinetakoek» deitu dutela aipatu zuen.

Deien %91 lan-ordu arruntetan egin dira, batez ere, «erasotzaileak etxetik kanpo pasatzen duen denbora tartea delako». Jaso diren 10 deietatik 9k tratu txarrekin zuzeneko edo zeharkako lotura izan dute.

Gainera, Madrazok nabarmendu zuen kontsulten %4,3 larrialdi egoeran egin direla eta ondorioz, SOS Deiak zerbitzura bideratu dituztela. Kanpaina maiatzaren bukaera arte komunikabideetan ikusteko aukera egongo da, Lakuako sailburuak adierazi zuenez, horrekin lortu nahi dutena «gizarteak 900 840 111 telefono zenbakia ezagutzea» baita.

Erabiltzaileei buruzko analisia egin dute

Zerbitzura deitu duten pertsona gehienak emakumeak izan dira. Dena den, gizonezkoek ere deitu dute, baina kasu gehienetan, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen senideak edo lagunak dira. Zerbitzura egindako 10 deietatik 4 tratu txarrengatik salaketa aurkeztu ondoren egin dira. Gainerako kasuetan ez da tartean salaketarik egon. Aztertutako kasu gehienetan, senarra edo bikotekidea izan da erasotzailea, deien %12 aitek edo semeek emandako tratu txarrak salatzeko izan diren arren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea