GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-11
Eskolako lan bat baino askoz ere gehiago
Ikasgai bikoitza ari dira jasotzen, eta ikasle eta irakasle lanak egiten dituzte. Zubiri Manteo ikastetxeko Marketing eta Merkataritza ikasleak Bidezko Merkataritza Topaketak egiten ari dira. Horietan, urtearen buruan ikasitakoa praktikan jarri dute antolaketa lanetan; baina, era berean, bertaratzen den orori bidezko merkataritzaren nondik norakoak azaltzen dizkiote, «atsegin handiz, gainera».

Eskolako lan bat da funtsean, baina hori baino askoz ere gehiago bilakatu da joan den ostiralean hasi eta bihar arte Donostiako Zubiri Manteo ikastetxean Bidezko Merkataritzaren Topaketak antolatu dituztenentzat.

Orotara, hogei bat ikaslek dihardute buru-belarri lanean proiektua behar bezala garatzeko. «Antolatzeaz, jendeari ezagutarazteaz... arduratzen gara», adierazi du Miriam Isidrok, proiektuan parte hartzen duen ikasleetako batek.

Ikasturtea hasi bezain laster esan zien irakasleak urte amaieran bidezko merkataritza gai hartuta topagune batzuk antolatu beharko zituztela, ikasitako guztia proban jartzeko. «Hasiera batean, aurrera eramatea ezinezkoa izango zela pentsatzen genuen, baina lana ondo banatuta, nahikoa ondo moldatzen ari gara. Gainera, gaia interesgarria izanik, askoz ere eramangarriago egiten da». Orain bost urte hasi zen Kintxo Sarasola irakaslea ikasleei proiektu hori proposatzen. «Nolabait ikasitakoa proban jartzeko egoki iruditu zitzaidan eta zer hobe horrelako helburu bat izatea baino». Onartzen du berak proiektua proposatzen badu ere, ikasleak arduratzen direla, «iniziatiba izugarriarekin», hori aurrera ateratzeaz, eta urtetik urtera ikasleak aldatzen badira ere, urtero gogotsu egiten dute lan, esan zuenez.

Institutukoak bertakoak eta beste ikastetxeetako ikasleak ere bertaratu dira topaketetara. Guztiei eskaintza zabala egin diete bidezko merkataritzaren funtsaz eta xedeez osotasunean jabetzeko. Lehenik, erakusleiho bi erakusten dizkiete bisitariei, eta bertan hainbat produktu erakusgai izateaz gain, goseaz eta bidezko merkataritzaren beharraz mintzo den erreportaje labur bat jartzen dute.

Behin lehen geldialdia eginda, bisitariak salmenta postu batera eramaten dituzte. Bertan ikusgai eta salgai daude bidezko merkataritzako hainbat produktu, jakietatik hasi eta bitxi edota oihalezko produktuetaraino. Guztiak ere Emausek eskainiak. «Ondoren bi hitzaldi ematen dizkiegu: lehena bidezko merkataritzaren gainean, hau da, zer den, zein produktu dauden aukeran... Bigarrenean, Jangela Solidaria proiektua azaltzen dugu eta, oro har, goseaz mintzatzen gara», azaldu du Isidrok. Ibilaldia amaitzeko bisitariek hainbat produktu dastatzeko aukera dute.

Jendeari bertaratzeko deia egin die, oraindik ere bai baita zer ikusi eta, batez ere, zer ikasia. Gaur, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Arcco Amara saltokigunean, Euskal Herriko Gastronomia Etxearen pintxo dastatzea izango da; eta bihar, Peio Garcia Amianok “Jangela solidaria” izenburupean jasotako errezeten bildumaren euskarazko bertsioa aurkeztuko dute. Medicus Mundi erakundeak martxan jarritako kanpainaren parte da liburua, eta jasotako diru guztia Etiopiako Wukron bizi diren 500 bat umezurtz elikatzeko erabiliko dute. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea