GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-11
Programa oparoa prestatu dute Euskal Eskola Publikoaren jairako

OÑATI

Heldu den ekainaren 4an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren XV. jaia. Aurten Oñatin izango da hitzordua. Ehige guraso elkarteak atzo aurkeztu zuen egitaraua, ekintzaz lepo, txikiek eta helduek primeran pasa dezaten.

Orotara, zazpi gune izango dituzte aukeran jaira bertaratzen direnek. Foruen plazan emango diote hasiera jaiari, eta bertan, haurrentzat herri kirolak ez ezik, Tapia eta Leturia eta Oskorri musika taldeen emanaldiak izango dira. Pilotalekuan, besteren artean, puzgarriak eta lantegiak izango dira 0-6 urte bitarteko haurrentzat.

Etxeluzen ere izango da zer ikusia eta gozatua egun guztian, eta bertan, 6-12 urte bitarteko gazteentzat lantegiak izango dira. Era berean, eremu berean emango dute euren ikuskizuna Poxpolo, Mokolo eta konpainia pailazoek.

Santa Marinan naturaren gunea prestatuko dute eta egun guztian artzaintzari buruzko erakustaldia, Idiazabal gaztaren dastatzea eta naturarekin erlazionatutako umeentzako lantegiak izango dira bertan. Portukalen, berriz, Hip-hop gunea izango da. Goizean, grafiti, Scratch, DJ eta Break Dance lantegiak izango dira gune horretan. Zuloaga institutuan, berriz, euskal dantza erakustaldiak izango dira; eta Olaiturrin, «Euskadi-Kuba» gunean, kubatar dantzak.

Egitarauaren aurkezpena atzo egin zuten Oñatin, eta bertaratu zirenek jaian parte hartzeko deia egin zuten. Era berean, aurretik egingo dituzten bestelako ekitaldiak gogorarazi zituzten, besteren artean, larunbatean Elgetan Pantxoa eta Peiok emango duten kontzertua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea