GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-11
Partaidetza handia izan du Batasunak Atenasko foroan
Atenastik itzuleran, egungo Europar Batasunak ukatzen dituen hainbat errealitate alderatu ditu Batasunak; hala nola, Europako Foro Sozialean beren jardun guztia euskaraz egin izana eta normaltasun osoz aritu izana, Batasuna bezala. Ez baita gauza bera jazotzen Europar Batasuneko esparruan.

DONOSTIA

Positibotzat jo du Batasunak joan den astean Atenasen egindako Europako Foro Sozialean izan duen partaidetza. Joseba Alvarez eta Aizpea Abrisketa Batasuneko mahaikideek atzo adierazi zuten egun Batasunari ez diotela Europako Parlamentuan sartzen uzten. Foro Sozialean, aldiz, «normaltasun osoz» aritu direla nabarmendu zuten, bai eta «Batasunak parte hartu duen mintegi guztietan euskaraz aritu» direla ere. Gainera, Ezker Batuko Europako parlamentariek berek antolatutako forora gonbidatu zuten Batasuna. «Bilera ofiziala izan zen», eta bertan parte hartzeaz gain, Boliviaren aldeko idazki bat sinatu zuen eurekin.

Asteartean izandako Europaren Eguna deitoratu zuen lehenik eta behin Alvarezek, bere esanetan ez delako «egungo Europa eredua onartzen» eta egun bizi duen «krisia ezkutatzeko» Europako estatuek antolatutako eguna delako, eta ez herriek. Hain zuzen, horiek izan dira aurtengo Foro Sozialeko hizpide nagusiak: Europar Batasuna eta Konstituzio Ituna.

«Legalak edo ilegalak izan»

Konstituzio Itunak hainbat estatutan jasotako ezezkoak Europak bizi duen krisia areagotu egin zuela deritzo Joseba Alvarezek, eta testuinguru horretan Euskal Herriko eragile sindikal, politiko eta sozial ugari Greziara joan izana nabarmendu zuen. Batasuna bi zereginekin joan zela ere adierazi zuen Alvarezek; batetik, «Euskal Herriaren egungo egoera politikoa azaltzeko», eta bestetik, beren ezker proiektua garatzeko. Horrela, bost ekimenetan hartu du parte indar independentistak.

Alderdi positibotzat jo zuen Europako Foro Sozialean «normaltasun osoz euskaldun bezala» parte hartu izana. Gainerako euskal eragileak ere, «lega- lak edo ilegalak izan, edo zerrenda beltzetan agertu», normaltasun osoz aritu direla esan zuen. Gainera, euskaraz. Euskal Herritik zortzi boluntario itzultzaile lanak egitera bertaratu zirela gaineratu zuen.

Aldiz, Europar Batasunean eta bertako Parlamentuan, «nahiz eta horretarako bitarteko ekonomikoak izan», euskara erabiltzea ez dela onartzen adierazi zuen.Eta Atenasen ez bezala, Europako Parlamentuak Batasunari ateak ixten dizkiola gaineratu zuen mahaikideak.



Ezker Batuko europarlamentariekin bilkura
G.M.
DONOSTIA

Batasunak Atenasen bost eginkizun izan dituela esan zuen atzo Joseba Alvarezek. Horien artean, Ezker Batuko europar parlamentarien foroan parte hartzea. Eurek gonbidatuta, «bilera ofiziala» izan zela gaineratu zuen Batasuneko mahaikideak. Karmelo Landa mahaikide eta europar parlamentari ohia izan zen bertan partaide, eta baliotsutzat jo zuten aipatu foroan parte hartu izana.

Bestalde, Europak bizi duen krisialdia dela medio Konstituzio Itunaren aurkako indarrak lerrokatzeko eta eragileen arteko elkarlana gorpuzteko, Foro Dozialean osatzen ari den «inperialismoaren kontrako gunean» izan dira, beste 60 eragilerekin.

Batasunak ekainean antolatu ohi dituen nazioarteko topake-tetan bildutako ondorioak ere aurkeztu zituen bi mintegitan. Bai eta, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoko partaide gisa, Atenasen gatazkaren konponbidearen gaineko egoera aurkeztu zuen mintegian parte hartu ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea