U.I.
BILBOEuskal Bizikletak (maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean) 16 talde izango ditu guztira, hala nola, UCIPro Tourreko lau, esaterako,Euskaltel-Euskadi, eta Kaiku eta Orbea talde euskaldunak.
Caisse d’Epargne-Illes Balears iaz ez zen lehiatu, Saunier Duval-Prodir eta Liberty-Würth Pro Tourreko taldeak bertan izango dira Euskaltel-Euskadirekin batera.
Bigarren mailatik, honako hauek arituko dira: Kaiku, 3 Molinos Resort, Andalucia-Paul Versan, Comunidad Valenciana, Relax,Alberto Martinezen Agritubel, Acqua e Sapone, Androni Giocattoli, LPR eta Astarloaren Barloworld.
Azkenik, Orbea eta Spiuk talde kontinentalak arituko dira.
Bestetik, bihar hasiko da Madrilgo Itzulia eta astelehenean amaituko da. Orbea eta Alfus-Tedes taldeak lehiatuko dira, baita Atom ere Elgezabal eta Gaztañaga euskaldunekin.