- Amateur:Bidasoako Itzulia
Sokolovek erakustaldia eman zuen Hendaia bidean
·Tropelak ezin izan zuen harrapatu eta 23 segundo atera zituen
BILBO
LaPomme talde frantsesako Evgeni Sokolov errusiarrak sekulako erakustaldia eman zuen atzo azken 25 kilometroetan eta Bidasoako Itzuliaren lehendabiziko liderra da. Hendaiako helmugan, tropela eta faborito guztiak 23 segundora heldu ziren batera.Sokolovek hanka egin zuen Astigarragan, helmugatik 25 kilometrora, hain zuzen. Saunier Duval taldea harrapatzen saiatu zen, baina aldapaz beteriko ibilbidean errusiarra indartsu azaldu zen eta garaipen ederra erdietsi zuen, 119 kilometro bete ostean, Irunen hasita. Inor ez zen gai Sokolov eusteko. Atzetik, laukote itzela atera zen, Schar (Würth-Liberty), Intxausti (Seguros Bilbao), Lana (Azysa) eta Mate (Saunier Duval). Baina ez ziren ondo konpondu eta tropelak irentsi zuen. Etxarri nafarra (Seguros Bilbao) ere ahalegindu zen, alferrik, ordea. Aurreneko kilometroetan, Würth multzoak ardura hartu zuen
eta iheskideek ez zituzten inoiz alde nabarmenak
lortu.
La Piedad seleccionará
U.I. BILBOLa segunda jornada de hoy de la ronda sub 23 guipuzcoana, de 110,2 kilómetros entre Hendaia y la localidad navarra de Lesaka, tiene un perfil muy parecido al de ayer, aunque el alto de La Piedad (3ª), a diez kilómetros de la llegada, hará que el pelotón que cruce en cabeza la línea de meta no sea tan numeroso. Antes, además, los 129 corredores que quedan en carrera ayer hubo cuatro retirados deberán afrontar el alto de Belate, de segunda categoría, en el kilómetro 53,8. El rendimiento en la montaña de Sokolov es una incógnita, pero ayer demostró tener unas cualidades extraodinarias y La Pomme Marseille fue el mejor equipo.
|