- Buruz Buruko Txapelketa
Mendekatzeko asmoz kantxaratuko da Gonzalez Olaizola II.aren aurka
·Goizuetakoak iaz 22-6 irabazi zion arren, Azkainekoak «helduagoa» ikusten du bere burua
DONOSTIA
Mendeku bila. Asmo horrekin irtengo da larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuko kantxara Sebastien Gonzalez. Aurrekariak kontra dituen arren, Azkaineko aurrelariak ezustekoa eman eta finalean sartu nahi du. Bide erdia egina du, baina beste erdia falta zaio oraindik, konplexuena. Izan ere, neurketa handienerako txartela eskuratzeko iazko txapelduna kanporatu beharko du, Aimar Olaizola. Erronka zaila, eta are gehiago azken urteetan elkarren aurka jokatu dituzten partiden estatistikei erreparatuz gero, hirutan izan baitira aurrez aurre eta guztietan Asegarcekoa gailendu baita. Larunbatekoa, ostera, oso bestelako norgehiagoka izango da. Hori adierazi zuten, behintzat, pilotari biek atzo izandako material aukeran.«Argi daukat larunbatean sufritu egin beharko dudala, aurrean izango dudan aurkaria maila handikoa delako eta txapela bereganatzeko faboritoa delako. Azken urteetan behin baino gehiagotan lehiatu behar izan dut Aimarrekin, lau eta erdian eta buruz buru, baina orain helduagoa naizela uste dut, eta larunbatekoa oso bestelako partida izango dela espero dut», azaldu zuen Gonzalezek 105,4 eta 105,5 gramoko Cipriren pilota bana bereizi eta gero larru bueltakoa bat.
Olaizola II.a, hirutik hiru
Aurtengoa txapelketa ofizialetan elkarren aurka jokatuko duten laugarren partida izango da. Iaz 22-6 nagusitu zen Olaizola II.a Tolosako Beotibarren jokatutako finalerdietako neurketan, eta ondoren Buruz Buruko txapela jantzi zuen. Orain bi urte, Lau eta Erdikoan, goizuetarrak 22-12 hartu zuen mendean Gonzalez, Barakaldon jokatutako final-hamaseirenetako partidan, eta orduan ere Olaizola II.ak txapela eskuratu zuen. 2003an, aldiz, Asegarcekoa 22-5 nagusitu zitzaion Aspekoari Eibarko Astelenan jokatutako Buruz Buruko final-zortzirenetako norgehiagokan.Hala ere, estatistikak hausteko daude, eta hori egiten saiatuko da Gonzalez. «Tentsioa kontrolatu beharko dut irabazteko aukerak izateko. Fisikoki sasoi onean nago, eta nire indarra aprobetxatuz, Aimar bere lekutik atera eta deseroso sentiarazi behar dut», esan zuen. Iazko txapeldunak, berriz, jakin badaki Gonzalez nolako pilotaria den, baina bere partida egiten ahaleginduko da. «Gonzalez oso pilotari arriskutsua da. Airez sarri sartzen da eta ez du kantxan behar bezala kokatzeko astirik ematen. Bolea eta sotamano ikaragarriak izateaz gain, indar handia ematen dio pilotari ezkerrarekin, eta horregatik, pilotakadak gurutzatu beharko ditut airez sar ez dadin», aipatu zuen Olaizola II.ak, eta partida zaila jarriz gero eskuinera aterako diola ere onartu zuen. Asegarceko aurrelariak 104,1 eta 105,6 gramoko pilota
bana hautatu zuen, aurkariarenak baino motelagoak.
La cátedra se decanta por el de Goizueta
U.A. DONOSTIAEl choque entre Aimar Olaizola y Sebastien Gonzalez ha levantado gran expectación. De hecho, el Labrit de Iruñea volverá a registrar un lleno absoluto casi con total seguridad. El precio de las entradas 70 euros las butacas de cancha y los asientos de palco, 25 la primera fila de la grada y 20 el resto no van a ser obstáculo para que el recinto vuelva a gozar de un gran ambiente. En cuanto a las apuestas, el dinero saldrá doble a sencillo a favor del vigente campeón, mientras que de abajo se cruzarán apuestas de 30 a 100. Por otro lado, a falta de algo más de una semana para el partido que medirá en el Atano III donostiarra a Rubén Beloki y Juan Martínez de Irujo, el ritmo de la venta de entradas es muy bueno y todo apunta a que el frontón de la capital guipuzcoana se llenará. En cuanto a las apuestas, la cátedra ve como favorito de Martínez de Irujo 100 a 60.
Afizionatuak
Cabrerizo Renobalesen ordez Mallabian
Cabrerizo gazteak Renobales ordezkatuko du gaur Mallabian
jokatzen ari diren afizionatu mailako Biharko Izarrak Torneoan. Renobalesek min
hartu zuen behatz batean lanean ari zela, eta agur esan dio txapelketari.
Asegarce supervisará la formación de
Rico
El delantero riojano Jorge Rico, recientemente proclamado
campeón de parejas del GRAVN, ha firmado un acuerdo de formación con Asegarce.
|