GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-27
Mahai bat eta eremuka beste hiru behar dira ABren ustean
ABrentzat «begi bistakoa da konponbiderako mahai nazional bat eratu» behar dela baina, «hiru eremuetako errealitatea» kontuan hartuta, beste hiru ere beharko direla uste du, «batez ere, abertzale ez diren alderdiak ere bertan eser daitezen». Egungo egoera baliatzeko premia nabarmendu, eta bere ekarpena egiteko prest agertu da.

BAIONA

Egungo egoeraren egokitasuna alferrik galdu behar ez dela nabarmendu, eta «bere ekarpena egiteko prest» dagoela adierazi zuen, atzo, Baionan, Abertza- leen Batasunak. Beste eragile batzuen «urratsak» aipatu zituen Peio Etxeberri-Aintxartek, hala nola, Ibarretxeren plana, Anoetako proposamena, PSOEk Madrilgo Kongresuari ETArekin harremanetan jartzeko eginiko eskaera eta, «berrikitan nagusia», ETAren su-etena, «alor politiko eta sozialean ere segida emateko garaia» dela adierazi aitzin.

Konponbiderako Mahaiaren osaketaz galdetuta, mahai nazional bat eratu behar dela esan zuen Aintxartek, nahiz eta «eremukako beste hiru behar izango diren». ABren ustean, indar abertzaleak soilik eseriko lirateke mahai nazional batean, eta beste alderdiak ere partaide izan daitezen, mahai horrek hiru adar beharko lituzke.«Ametsak ukaitea inportantea da baina ametsetan ez bizitzea ere bai, eta egungo errealitatea kontuan hartu behar da», zehaztu zuen Mertxe Colinak.

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako mahaia eratzeko «oraindik ezer zehatzik» ez dagoela aitortu bazuten ere, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren haritik, alderdi guztiekin harremanak izaten ari direla eta herritarrei begira oinarrizko informazio lana ere egiten ari direla gehitu zuten.

Bestalde, elkarlanaren garrantzia eta ABk helburu komunari egin diezaiokeen ekarpena nabarmendu zituen Etxe- berri-Aintxartek. «ABk ehun hautetsi dituenez gero, Estatuko hainbat ordezkarirekin harremanak ahalbidetzeko aukera izan dezake. Lehen suprefetarekin izan ginen eta orain ere hura solaskide izan daiteke, adibidez zuzenean helarazteko ga- tazkaren konponbidea ez dela soilik ‘espainolen afera’. Horregatik da interesgarria elkarlanean aritzea».

Hauteskundeak

Egun, ABrentzat lehentasunezko zeregina Batera egiten ari den sinadura-bilketa sustatzea baldin bada ere, datozen hilabeteetarako erronketarako prestatzen ari dela jakinarazi zuten. Hala, hurrengo legegintza-hauteskundeak lantzen hasi direla esan zuen Jean-Marc Abadiek:«Batzorde berezia osatu dugu eta aukera guztiak aztertu ditugu, ez aurkeztetik hasita, AB gisa soilik edo beste indarrekin batera aurkezteraino. Horretan ari garela jakinarazi diegu jada beste indar eta mugimendu politikoei, eta ekainaren 16an egingo dugun batzar nagusian hartuko diren erabakien ondotik, harremanetan jarriko gara haiekin».

Abadiek adierazi zuen beren 400 militanteen artean eztabaida abiatua dutela hauteskundeetarako baliatuko duten estrategia zehazteko. Indar aber- tzaleak izango dira «lehentasunezko partaideak» baina ez dute baztertzen beste alderdiekin ere elkartzea.

Hurrengo Aberri Eguna bateratua izateko metodo baten bila

Azken urteetan ez bezala, hurrengo Aberri Eguna «bederen Iparraldean» bateratua izan dadin, udara ostean lan-taldea osatzeko asmoa agertu zuen ABk. «1999ko, Lizarra-Garaziko garaiko argazkia lortu behar dugu berriro, egungo egoeran zatikatuak agertzea izugarria delako», esan zuen Colinak. Horrenbestez, ikasturtea hasi bezain laster Aberri Egun bateratua antolatzeko zein izango litzatekeen metodologia egokia hausnartzea izango da talde horren zeregina. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea