JERUSALEM
Gazako kaleetan ezin zen ikusi atzo Hamasek eratu berri duen milizia, edo «Poliziari laguntzeko taldea», islamiarrek deitu moduan.Erresistentzia Islamiarreko Mugimenduak urtarrileko hauteskundeak irabazi ostean, Mahmud Abbas Abu Mazen presidenteak bere kontrolpean jarri zituen segurtasun indar guztiak, Mendebaldeko potentzien txaloen artean. Gazako egoera oso txarra zela argudiatuz, Hamasek orduan erabaki zuen bere Polizia propioa eratzea, nahiz eta Abu Mazen presidenteak adierazi zuen «legez kanpokoa» zela. Geroztik, Hamasen eta Al Fatahren aldeko milizianoen arteko borrokak ugaldu egin dira Gazan eta istilu horietan gutxienez hamar pertsona hil dituzte.
Yusef Zahar Hamaseko miliziako buruak esan duenez, Said Siam Barne ministroak erabaki du segurtasun indar berria kaleetatik ateratzea, «elkarrizketa nazionala hasi delako». Ismail Haniyeh lehen ministroak gaineratu du erabakiaren helburua dela tentsioak behera egin dezan, eta «batasun nazionala sendotzea». Edonola ere, Hamasekoek ez dute onartzen istiluak milizia berria eratzeagatik hasi direnik.
Al Fatahkoek txalotu egin dute erabakia; milizia legez kanpokoa dela nabarmendu, eta «tentsioa eragin duen arrazoi nagusia» gorputz hori eratu izana dela errepikatu dute.
Talde politiko guztien arteko elkarrizketa prozesua aurrera doa. Presidenteak ostegunean aipatu zuen erreferenduma antolatzeko aukera Hamas eta Jihadeko zenbait eledunek baztertu egin dute, baina bileretan esku hartzen ari diren pertsona batzuek esan dute Hamasekoek presoek adostu zuten dokumentuaren %90 onartuko dutela.
Gazako kaleetako giroa lasaitu da palestinarren arteko borrokei dagokienez, baina tentsioak berriz gora egin dezan nahi dutenek lanean jarraitzen dute. Hamabost bat egun Gazako iparraldearen aurkako erasorik egin gabe egin ostean, atzo Israelgo Armadak berriz bonbardatu zuen lur eremu hori. Gutxienez bost pertsona hil ziren bonbardaketa horien eraginez, horietako hiru adin txikikoak. Artilleria erabili zuten okupatzaileek erasoa egiteko. Bart eskaintzen zen bertsioaren arabera, bonba bat lehertu gabe geratu zen. Orduan, palestinar batzuek hartu egin zuten lehergailua eta eraikin batera eraman. Bertan lehertu zitzaien, eta gutxienez hiru hildako eragin zituen, horietako bi anaiak.
Bestalde, Mahmud Majzub Abu Hamza Jihadeko kidea eta Nabil haren anaia hil zituzten atzo Libanoko Sidon hirian. Israeli egotzi zaio erasoa.
El número de palestinos pobres se ha triplicado
El número de pobres sigue aumentando a un ritmo acelerado en los territorios palestinos ocupados, donde sólo el 50% de hombres y el 11% de mujeres en edad de trabajar tienen un empleo, según un informe de la Organización Internacional del Trabajo. La «leve mejoría económica registrada en 2005», según el organismo, no ha evitado que la pobreza continúe extendiéndose hasta el punto de que «cuatro de cada diez palestinos viven por debajo de la línea de pobreza de 2,10 dólares al día». El informe precisa que «el número absoluto de pobres» prácticamente se triplicó en los últimos años. -