GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-27
Torturak jasandakoen duintasunari iseka egitea leporatu dio TATek Zapaterori
Torturen gainean nazioarteko erakun-deek osaturiko txostenek ez dutela «erabateko fidagarritasuna» adierazi zuen asteazkenean Jose Luis Rodriguez Zapaterok, eta hitz horiei erantzun zien atzo TATek: «Gure lanari eta sinesgarritasunari zuzenean eraso egin zioten adierazpen horietan. Baina, hori baino garrantzitsuagoa da urtez urte torturak jasan dituzten pertsonen duintasunari iseka egin diela». Presidente espainolak esandakoak «lotsagarritzat» jo zituen.

HERNANI

2004ko martxoan Zapatero Gobernu espainolera iritsi zenetik, 109 pertsonak polizia-etxeetan torturak jasan dituztela nabarmendu zuten Torturaren Aurkako Taldeko ordezkari Alaitz Jauregik eta Aiert Larrartek. «Horietatik 68 izan dira salaketa judiziala jartzeko ausardia izan dutenak», gaineratu zuten. Hori dela-eta, TATeko kideei «lotsagarria»iruditzen zaie presidente espainolak halako adierazpenak egitea, «ongi baino hobeto dakienean, edo jakin beharko lukeenean, 68 salaketa judizial jarri direla».

Gehiago ere esan zuten, ordea:68 tortura salaketa horien iturburua inkomunikazio egoera dela salatu zuten, eta Zapaterok «sistemari eustearen alde lan» egiten duela.

Presidente espainolak gaineratu zuen Estatu espainolak «osasun ona» duela giza eskubideen errespetuaren alorrean, eta «sustraitutako demokraziekin aldera» daitekeela. TATen ustez, «EEBB, Britainia Handia, Israel edo Turkiarekin aldera dezake soilik bere burua Estatu espainolak».

Zapatero nazioarteko erakundeekiko elkarlanaz eta tratu txarrak saihesteko neurriez ere aritu zen, eta TATek horiei ere erantzun nahi izan zien: «Nazio Batuetako Protokolo Fakultatiboa aipatu zuen. Protokolo hori sinatu zuen, martxoaren 4an berretsi egin zuen, baina oraindik ez du martxan jarri. Egia da protokoloa ezartzeko beharrezkoa den gutxiengo estatu kopuruak ez duela sinatu, eta horregatik ez dela martxan jarri na- zioarteko ikuskatzaile batzordea, baina Estatu espainolak nahiko balu, estatu barruko batzordea abian jarriko luke. Jarri ez badu, borondaterik ez dagoelako da».

Torturaren Prebentziorako Batzordearen (CPT) txosten eta gomendioak aipatu zituela-eta, Larrartek eta Jauregik esan zuten erakunde horrek 2003an eta 2005ean egin zuela bisita Estatu espainolera. «Bisita bakoitzaren ondoren txosten bat egiten da, eta estatuak hiru hilabeteko epea du erantzuteko. Joan den martxoaren 29an txostena onartu zuen erakunde horrek eta Estatu espainolak bere edukia iritzi publikoari bahitu dio, ez baitu publiko egin», salatu zuten, eta honakoa galdetu zuten segidan:«Horren argia bada Estatu espainola giza eskubideen alorrean, zergatik ez du publiko egin txosten hori? Horren demokratikoa bada, zergatik egin behar izan dizkio gomendio batzuk CPT erakundeak?».

Gomendioak gomendio, TAT-ek argi dauka inkomunikazioa dela gakoa, eta erregimen horrek desagertu egin behar duela torturarik egon ez dadin.

Zapateroren esanak EAJk Senatuan egin galdera baten ostean etorri ziren, eta TATeko ordezkariek jeltzaleen aurka ere egin zuten: «Ertzaintzak torturaturiko euskal emakume eta gizon ugari dagoelako, eta Madrilgo edota Irakeko torturak salatu bai, baina Aurkautekoak ezkutatzen dituztelako».



«El Estado no ha hecho suyas las recomendaciones internacionales»
GARA

SEVILLA

Las palabras pronunciadas por Rodríguez Zapatero el miércoles también recibieron cumplida respuesta por parte de la Coordinadora para la Prevención de la Tortura, plataforma que agrupa a decenas de organismos del Estado español (también están TAT, Etxerat, Gurasoak, Eskubideak, Behatokia y Salhaketa) y que ayer compareció ante la prensa en Sevilla para hacer público su informe sobre 2005.

En el transcurso de la rueda de prensa, celebrada ante los juzgados de la ciudad andaluza y que estuvo acompañada de una concentración que reunió a 40 personas, los portavoces de la Coordinadora replicaron al presidente español que «los datos que presentamos vienen a exponer una realidad completamente diferente». Por ello, le instaron a «tomar medidas para que estas estadísticas no se vuelvan a repetir. En caso contrario, la Coordinadora se reafirma en su posición de denuncia».

Censuraron que el Estado español «no ha hecho suyas las recomendaciones internacionales para la prevención y erradicación de esta lacra», y afirmaron que la aplicación de las medidas recomendadas sería «la mejor muestra de voluntad» para acabar con la tortura.

En el informe de la Coordinadora se recoge que al menos 598 personas sufrieron torturas o malos tratos en 2005, 141 de ellas vascas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea