Euskaltzaindiak 35 urgazle izendatu zituen Elantxoben
BILBO
Atzo Euskaltzaindiak Elantxoben egin zuen osoko bilkuran 35 euskaltzain urgazle izendatu zituen, zientzia, hizkuntzalaritza, irakaskuntza, kazetaritza, bertsolaritza, itzulpengintza, bibliotekonomia edota literatura arlokoak, eta zein baino zein ezagunagoak, tartean Andoni Egaña, Aingeru Epaltza, Elixabete Perez Gaztelu, Laura Mintegi edo Joxemari Iturralde ageri baitira.
Aldiro-aldiro egin ohi ditu Euskaltzaindiak urgazle berrien izendapenak. 2003. urteko urtarrilaren 31n izendatu zituen azkenengo aldiz urgazle berriak. Orduan, batzorde akademikoetako kideak izendatu zituen, 21 orotara.
Herenegun beste 35 izendatu zituen: Dorleta Alberdi, Sagrario Aleman, Ur Apalategi, Iñigo Aranbarri, Luis Alberto Aranberri Amatiño, Xabier Artola, Josu Koldobika Bijueska, Mikel Bujanda, Jean Baptiste Coyos, Agnes Dufau, Andoni Egaña, Aingeru Epaltza, Jose Luis Erdozia, Jose Ramon Etxebarria, Patxi Gale, Pruden Gartzia, Rikardo Gomez, Jokin Gorrotxategi, Angel Ibisate, Jazinto Iturbe, Joxemari Iturralde, Pello Jorajuria, Pelipe Juaristi, Paula Kasares, Odile Kruzeta, Itziar Laka, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Alfontso Mujika, Eneko Oregi, Elixabet Perez Gaztelu, Jakes Sarraillet, Bernadette Soule, Josu Zabaleta eta Juan Jose Zubiri.
|