GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-27
Patxi Zubizarretak irabazi du II. Etxepare Literatur saria
Etxepare Literatur sarien bigarren edizioko irabazlea Patxi Zubizarreta izan da «17 segundo» lanari esker, nahiz eta Ereinek «Txantxa.Quick» izenburuarekin merkaturatuko duen datozen asteetan. Lehiaketa orain bi urte antolatu zuten Nafarroako hainbat herritako udaletako euskara zerbitzuek «euskarazko literatur sormena eta produkzioa sustatu eta laguntzeko».

IRUÑEA

Nafarroan «literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izanen den saria» banatu zuten, orain egun gutxi, Iruñean; Etxepare Literatur saria, hain zuzen. Eta irabazlea Patxi Zubizarreta idazlea izan da “17 segundo” lanari esker.

Berez, sariak bi ziren: helduentzako kontaketa eta gazteentzakoa, zehazki; baina Burlatako Udaleko zinegotzi Txema Liberalek aditzera eman zuenez, haurrentzako atalean aurkeztutako lanek maila nahikoa ez zutenez gero, helduentzako saria bakarrik banatu dute bigarren edizio honetan. Hortaz, Zubizarreta bakarrik izan da aurten sariduna, eta 6.000 euro eman dizkiote.

Helduentzako narrazio atalean, epaimahaia Aritz Gorrotxategik, Mikel Tabernak eta Iban Zalduak osatu dute. Tabernak lau lan jaso zituztela azaldu zuen eta horietatik hiru«obra onak» zirela gaineratu. Azkenean, Zubizarretaren lana hautatu zuten epaimahaikideek. «Hainbat historio desberdin kontatzen ditu Patxik, ia-ia ipuin liburua ere bada, baina denak kateaturik daude. Ahots asko aditzen dira lanean, eta kontakizunean pertsonaien izaera edo hala nolako erretratu psikologiko bat egiten du. Jakin-mina sortzen duen liburua da; irakurleak aurrez sentitzen du zerbait pasatuko dela eta umorea ere erabili du kontakizunean», esan zuen Tabernak.

Aurtengoa Etxepare sarien bigarren edizioa da eta antolatzaileak hurrengoa antolatzen ari dira, baina aldaketak izango dira hirugarren edizioan.

Izan ere, haurrentzako literatura bultzatu nahi dute eta hori dela-eta 2007an Etxepare album ilustratuen beka emango dute. Saria 6.000 eurokoa izango da ere bai, eta horrekin «euskarazko album ilustratuak» bultzatu nahi dituzte. «Alor honek gero eta indar handiagoa badu ere, euskaraz oso gutxi sortzen dira», azaldu zuen Liberalek. Gainera, eta antolatzaileek azaldu moduan, alor honetan hutsunea dago; «album ilustratuen sorrera bultzatzen duen bekarik ez dago». Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak Lakuntzan dagoenSakanako Mankomunitatera azaroaren 30a baino lehen bidali beharko dituzte.



Trapu zaharrak erakusten dituen lana
R.C.

IRUÑEA

Nahiz eta Patxi Zubizarreta idazleak Etxepare Literatur sarietara lana “17 segundo” izenburuarekin aurkeztu duen, “Txantxa.Quick” izenarekin eskuratu ahal izango da datozen asteetan liburu dendetan Erein argitaletxearen eskutik. Zubizarretak honakoa esan du: «‘Txantxa.Quick’ nobela bat da, baina baita etxe bat ere, norberaren eta gizartearen trapu zahar eta berriak erakusten dituena».

Liburuan, batetik, hedabideekin «oso erne» egon behar dela adierazi du egileak, eta, bestetik, «etxebizitzen arazoa» ere hartu du oinarritzat.

Hala, liburuko protagonistetako batek «historia zikindu» egiten du. «Idazten duena etengabe ezezten du, baina askotan testurik garrantzitsuenak testu ezabatu horiek izaten dira, hain justu», azaldu zuenidazleak. Zubizarretak lehiaketan parte hartzeko bi arrazoi nagusi izan zituela ere azaldu zuen: «Nafarroan izateak bultzatu ninduen lehiaketan parte hartzera, eta, bestetik, saria ez izateak liburuaren argitalpena. Askotan horrek egileok mugatzen gaitu, eta askatasun hori izatea oso garrantzitsua izan da niretzat».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea