GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-27
Positibotzat jo dute Administrazioko lanuztea

IRUÑEA

ELAk eta LABek deituta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Administrazio Orokorreko langile funtzionario finkoek eta bitartekoek bi orduko lanuzteak egin zituzten atzo. Aipatu sindikatuek nabarmendu zuten «deialdiak erantzun zabala eta positiboa» izan zuela, eta martxoaren 30ean egin lanuztean bezala,langileek «Administrazioa erakusten ari den jarrera inposatzailea» arbuiatu zutela gaineratu.

Era berean, Administrazioak, besteren artean, «lanpostuen berrantolaketa eta balorazio berri bat inposatu» nahi duela agertu zuten, «langile gehienen iritziaren aurka». Hori guztia dela-eta ELAk eta LABek, UGTrekin batera, Legebiltzarreko talde guztiekin hitz egingo dute datorren astetik aurrera, «egoeraren larritasunaren berri emateko eta Eusko Jaurlaritzan ahal duten neurrian eragin dezatela eskatzeko».

Nafarroako Administrazio Publikoetako Mahai Orokorreko negoziazioari dagokionez, bestalde, ELAk «akzio sindikaleko neurriak» hartu behar direla uste du. Izan ere, Sanzen Gobernuak egindako azken proposamenak ez dituela benetako arazoak jorratzen esan zuen sindikatuak. «Hau da, prekarietatea, behin-behinekotasuna, diskriminazioa eta soldaten parekatzea», azaldu zuen ELA Gizalaneko Virginia Jimenezek.

Horrela, Jimenezek negoziazioa «zerotik hasi» behar dela esan zuen, eta benetako arazoak tratatu, «ez soilik ordainsari aldagarria izeneko kontzeptua». «Gure ustez, gainera, egokiagoa litzateke sektore-mahaietan hitz egitea mahai orokorrean baino», gaineratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea