GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-27
Eskola publikoaren hamabosgarren jaia Oñatin izango da
·Debagoieneko herrien arteko harreman «biribildua» agertu nahi dute aurten

Oñatiko Errekalde herri eskolak antolatu du datorren ekainaren 4an ospatuko duten euskal eskola publikoaren jaia. Herrigunean bertan egingo dira aurrez ikusita dauden ekitaldiak, eta, horretarako, zazpi gune prestatuko dituzte. 15. edizio honek eskola mapa berri bat eskatuko du, besteak beste.

OÑATI

«Mugak gaindituz, herriak biribilduz» lemapean ospatuko dute datorren ekainaren 4an Oñatin aurtengo euskal eskola publikoaren jaia. Antolatzailea Errekalde herri eskola izan da, eta jaiak eskainiko duen «egitarau zabala» zazpi gunetan banatuko dutela iragarri zuten Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteko (EHIGE) koordinatzaile Ana Eizagirre eta zuzendari Imanol Zubizarretak. «Denentzako» gustagarri izango diren ekitaldi mordoa prestatu dute: herri kirolak, kontzertuak, antzerkia eta abar. Lemarekin Debagoieneko herrien arteko irudi bateratua, «biribildua» eman nahi dela adierazi zuen Zubizarretak, «eskualdeko lotura» berretsi.

Eskola mapa berria

Zubizarretaren hitzetan, ugari dira aurtengo edizioak, jaiaz gaindi, aireratu nahi dituen aldarrikapenak. Horien artean nabarmenena, EHIGEko zuzendariaren arabera, eskola mapa berri bat eskatzea da: «Indarrean dagoenarekin urte pila daramagu, eta gauzak asko aldatu dira», adierazi zuen, hiri, herri eta auzoetako hazkunde eta mugimenduei erreferentzia eginez. 0-3 urte arteko hezkuntza aro publikoa eta euskalduntzea bermatuko duen irakaskuntza berria (eredu bakarra proposatzen dute) ere aldarrikatzen dute. Horrez gain, testu liburuak doan izatea mailegu bidez lortu dadila eta ikastetxeei autonomia handiagoa aitor diezaietela ere exijitzen dute, «araudia homogeneizatzaileak ez du-eta proiektu asko aurrera eramaten uzten». EHIGE Lakuari aurkezteko Euskal Curriculumaren aldeko proposamen bat ere prestatzen ari dela aurreratu zuen Zubizarretak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea