GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-27
- CFA
Genetsek irabazi egin behar du, eta gero gerokoak

BAIONA

Genetsek gaur 18.00etatik aurrera SaintJean zelaian Nantes Bren aurka jokatuko duen norgehiagoka irabazi beharra dauka heldu den urtean CFA Mailan jarraitu nahi baldin badu.

Horrek bakarrik, ordea, ez dio balioko, gainerako emaitzei ere begiratu beharra dauka, besteen eskuetan baitago talde hori-berdea. Une honetan jaitsierako postuetan dago, eta horrek behartzen du beste taldeen menpe egotera.

Hala ere, irabazten badute, aukera asko izango dituzte mailari eusteko, aurretik dituen bi taldeek, etxetik at aritu behar dute, eta oso norgehiagoka zailak dituzte. Genetsek garaipena lortzen badu, aurretik dituen bietako talde batek galtzea nahikoa izango litzateke, Genetsek mailari eusteko.

Helburua beteko ez balu, kolpe latza izango litzateke lapurtarrentzat, argi eta garbi utzi baitute helburua ahalik eta azkarren Bigarren Mailara heltzea dela. Lehen urtea dute aurten CFA Mailan, baina hasierako asmoa mailari eustea baino zerbait gehiago egitea zen.

Gorabehera asko izan dituzte denboraldian zehar, eta kinka larrian heldu dira azkeneko jardunaldira. Gaur zaleen laguntza espero dute, eta aurrez aurre duten talde indartsua ikusita, SaintJean zelaiko harmailak gainezka egotea espero dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea