GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-27
- N1 Maila
Avironek, oso gaizki jokatuta, maila galdu du
·Lapurtarrek nahikoa zuten ez jaisteko berdinketa lortzea

AVIRON 1
CHERBOURG 0

BAIONA

Denboraldiko bigarren zati negargarria egin du Avironek, eta atzoko neurketaren ostean, horren ordaina jaso zuen, heldu den urtean CFA Mailan jokatu beharko baitu.

Euskaldunek gainerako emaitza guztiak alde izan zituzten, berdinketa nahikoa zuten N1 Mailari eusteko, baina ez ziren horretarako gai izan. Partida oso txarra egin zuen, bazirudien ezer ez zutela jokoan, eta norgehiagoka amaitzeko zortzi minutu falta zirenean jaso zuten neurketako gol bakarra.

Okerrena ez da galtzea, nola galdu zuten ikustea baizik. Cherbourgek berdinketarekin nahikoa zuen mailari eusteko. Ez zuten ezer egin, baina Avironek, ordea, egin beharreko guztia gaizki egin zuen, azkeneko partida gehienetan egin duen moduan, eta azkenean inork nahi ez zuena gertatu zen.

Lehen zatia aspergarria izan zen. Bi taldeetako ia inork ez zuen golerako aukerarik egin, eta bigarren zatia ere bide beretik zihoan. Aviron, ordea, gero eta atzerago sartzen joan zen, eta azkenean etxekoek gola egin zuten. Azkeneko minutuetan ahalegindu ziren zuri-urdinak, baina alferrik izan zen, ez baitzegoen ezertarako astirik, eta maila galduta zegoen.

«Hutsetik hasiko gara»

«Hutsetik hasi behar dugu. Taldean, bertakoak, denak geratzea espero dugu, baina kanpotar gehienak joango dira. Hurrengo denboraldirako taldea erabat berritu behar dugu. Orain arte gauzak, agian, azkarregi egin ditugu, eta hau izan da gertatu dena», esan zuen JeanLaurent Estainouk, Avirongo zuzendaritzako kideak.

Hala ere, argi eta garbi utzi zuen heldu den urterako duten asmoa galdutako maila berreskuratzea izango dela: «Bai, horretan dudarik ez egin, asteburua utziko dugu pasatzen, eta astelehenetik aurrera ekingo diogu lanari. Geneuzkanak baino oinarri sendoagoekin egin behar dugu taldea. Helburua igotzea izan behar da, baina maila galdutako lehen urtea ez da erraza izaten. Taldea berritu egin behar dugu, eta hori izango da estreinako zeregina», esan zuen.

N1en eta CFAren arteko joko maila oso beretsua da, ez baitago ia alderik, baina Avironen Bigarren Mailara igotzeko asmoak, oraingoz, behintzat, dezente aldendu dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea