GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-05-27
- Euskal Bizikleta 2006
Bere txikian handi izaten segitu nahi du Eibarko probak
·Julian Erasok dei garbia egin zien Pro Tour taldeei dagokien erantzukizuna hartzeko

DONOSTIA

Hamazazpi taldek ­Pro Tourreko Euskaltel, Liberty, Saunier eta Illes Balears barne­ ekingo diote datorren asteazkenetik aurrera bost etapa eta 793 kilometro izango dituen Euskal Bizikletaren beste ekitaldi bati. Arrigorriaga, Ispaster, Gatzaga, Agurain ­bi sektoretan banatuta­ eta, nola ez, Arrate, azken hori berriz ere goizez, izango dira aurtengo etapa amaierak.

Antolatzaileei ez zaie ahaztu iaz gertatutakoa. Pro Tourraren sorrera urtean arazo ugari izan zuten talde indartsuak Eibar aldera ekartzeko, eta ustez goi-mailako beharko luketen haiek ez ziren lasterketan gehiegi busti. Hori gogoan, Julian Erasok aurkezpen ekitaldian Miguel Madariagarekin aurrez hitz egin duela onartu zuen eta Euskalteleko managerrak Haimar Zubeldiarekin «proba irabaztera» irteteko borondatea azaldu omen dio.

Ibilbideari dagokionez, Aguraingo 21 kilometroko erlojupekoak eta Arrateko azken etapak erabaki beharko lukete sailkapen nagusia, nahiz eta ostiraleko etapa ere ­Untzilla eta Gatzaga bi aldiz igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan­ arriskutsua izan daitekeen mendian oso ongi moldatzen ez diren txirrindularientzat.

Probak 200.000 euroko aurrekontua du eta saritan 71.300 banatuko ditu, UCIk eskatzen duen gutxienekoa. Kaikuk ­Palomaresek bigarren egin zuen iaz­ eta Orbeak ere etxean korritzeko aukera izango dute kanpoko beste taldeen artean: 3 Molinos Resort, 3C Androni, Acqua, Agritubel, Andalucia, Barloworld, C.Valenciana, LPR, Nicolas Mateos, Relax eta Spiuk. 136 txirrindulari guztira; iaz Eladio Jimenezek jantzi zuen txapelaren bila.

Txomin Perurena omenduko dute Arrateko gainean

Euskal Bizikletak omenaldi berezia egingo dio Txomin Perurena txirrindulari ohi handiari Arrateko helmugan. Aurkezpenean oroitarazi bezala, Perurenak behin baino gehiagotan jaso ditu besoak Eibarren, eta haren ibilbide oparoa saritu nahi dute. Txomin ezin izan zen aurkezpenean egon. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La cuerda está cada día más tensa
Jendartea
Fresko-freskoa edo kontserba-potoetan
Euskal Herria
Etxerat anima a intensificar la presión social
Ekonomia
Azti alerta sobre el «grave riesgo de colapso» de la pesquería de la anchoa
Ekonomia
Fallece en Albacete un trabajador de Grúas Aldaiturriaga de Trapagaran
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du, Hamasek bere milizia kaletik atera eta giroa lasaitu ostean
Kirolak
Garate ve recompensado su esfuerzo y tesón
Euskal Herria
ANC y Sinn Féin animan a iniciar un diálogo en igualdad y sin exclusión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea