GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-28
Erasoen aurrean «herri presioa» egitera deitu dute
Gasteizko udaltzainen oldarraldiari aurre eginez, 50 bat gaztek agerraldia egin zuten atzo Arabako hiriburuan, «estatuen erasoen aurrean» mobilizatzera deitzeko. Nabarmendu zuten independentziaren aldeko borroka dela gazteek prozesuari egin diezaioketen ekarpenik handiena.

GASTEIZ

«Gazte borrokaz independentzia» lelopean elkarretaratzeak egiteagatik hamaika gazte atxilotu, bat atxiki eta bi jipoitu dituzte aste batean Gasteizen, Iruńean, Donostian eta Bilbon. Atzo, Arabako hiriburuan agerraldia egin zuten bertan atxilotutako hamar gazteek eta babesa eman zieten beste dozenaka gaztek eta helduk. Agerraldia egin zuten, nahiz eta Gasteizko udaltzainak hori eragozten saiatu ziren.

Tentsio uneak izan ziren poliziakideak agertu eta prentsaurrekorik egin ezin zutela esan zutenean. Adierazpen askatasuna aldarrikatu zuten bilduta- koek eta azkenean, poliziaki- deez inguratuta eta mahairik gabe, agerraldia egin zuten. Bukatutakoan, gazte bat identifikatu zuten inguruan zituzten gasteiztarren kexuen artean.

Euskal gazteek, «independentziaren aldeko aukera ukatua» dutela adierazi zuten agerraldian, eta salatu zuten independentziaren alde lan egitea eta borrokatzea «larrutik ordaintzen» duela euskal gazteriak. Ildo horretan, euskal gazteentzat demokraziarik ez dagoela adierazi zuten eta eskubide zibil eta politikoak urratzen dizkiotela.

Mobilizazioak ekainaren 2an

«Hori ondo baino hobeto berretsi digute EAJk eta PSOEk Euskal Herriaren eta euskal gaz- teon aurkako eraso errepresi- boak bere horretan mantenduz», gaineratu zuten, gazteek jasaten dituzten atxiloketak, debekuak, jipoiak eta oldarraldiak gogora ekarriz.

«Gatazkaren konponbidean aurrerapasoak ematea oztopatzea besterik nahi ez dutenen eraso errepresiboen aurrean», gazte horiek nabarmendu dute «zutitu eta mugak jarri» behar direla, eta, bide horretan, dei egiten diote euskal gazteriari heldu den ostiralean Askatasunak deitu dituen geldialdi eta mobilizazioetan parte hartzeko, «estatuen erasoen aurrean mobilizazioa eta herri presioa artikulatzeko unea iritsi delako».

Gobernu espainolari eta PSOEri zuzenean zuzendu zitzaizkien gazte horiek. Izan ere, alderdi horrek «berriz ere, bal- dintza demokratikoak oinarri izan beharko dituen prozesuari heltzeko duen borondatea» argi utzi dietela esan zuten. Hala, adierazi zuten badagoela PSOEk oso garbi izan beharreko kontu bat: «Oker dabiltza gazteon independentzia nahiak armaz ito nahi badituzte».

Halaber, PSOEk «jarritako muga errepresibo guztiak altxatzera» doazela ohartarazi zuten, Euskal Herrian «independentziaren aldeko mugimendua indartsu dagoelako» eta «gazteriak etenik gabe independentziaren aldeko borrokan jarraituko duelako». «Finean, argi daukagulako independentziaren aldeko borroka dela Euskal Herriaren askapen prozesuan gazteok egin dezakegun ekarpen handiena», nabarmendu zuten agerraldia bukatu aurretik.



«Barregarri gelditzen ari dira»

GASTEIZ

Gazte horien iritziz, PSOE eta EAJ alderdiak «izugarrizko arduragabekeria politikoarekin jokatzen ari dira» eta, azken alderdi horri dagokionez, berriz, uste dute «Ibarretxe eta Imaz jaunak barregarri» geratzen ari direla. Izan ere, «inolako zilegitasunik gabe moralezko diskurtsoak» ematea egozten diete EAJko buruzagiei.

Adierazi dutenez, «oso argigarria» izan da azken egunotan jazotakoa. «Zuen Poliziak gazteak kolpatu eta atxilotu ondoren, zuek sorturiko egoera larri honen ondoren, zuen batzokiak margoz zikinduta agertu dira. Aurpegia eduki behar da egoitzak zikindu izana ezker abertzalearen aurka gertatzen ari diren erasoen parean jarri eta prozesu politikoa irekitzeko gertaera horiek desagertzea aurrebaldintza gisa jartzeko», nabarmendu zuten gazteek gertatutako guztiaren harira.

Ondorioztatu zutenez, gertatutakoak agerian uzten du «herri honi traizioa egiteko asmoa».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Java revive la pesadilla del tsunami
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta emplaza a Zapatero y a Chirac a reconocer el estatus político de los prisioneros
Ekonomia
«Sindikalismoak behingoz jarrera ofentsiboa hartu behar du boterea eta esparruak berreskuratzeko»
Kultura
Pereak txapela ukitu zuen, Enbeitak jantzi
Euskal Herria
Gurs, un campo de concentración junto a la muga de Zuberoa
Euskal Herria
«Esto no es un 'accidente', más grave que la citación es su intencionalidad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea