GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-28
Apaltasuna eta zintzotasuna, arrakasta lortzeko gako
Beteta dagoen merkatuan arrakasta lortzea ia ezinezkoa dirudi, baina egon badaude lagun dezaketen hainbat gako. Joan den astean Iruñean antolatutako Ekintzaileen Egunean esandakoaren arabera, gako horiek zintzotasuna eta apaltasuna izan daitezke, baita merkatuan besteek egiten diotenari erreparatzea ere. Hala ere, ikasi ahal bada ere, ekintzailea «jaio egiten» dela ere entzun zen bertan.

Merkatua gainezka dago, «mota guztietako eskaintza dago eta asko gainera». Lehen urratsak egin nahi dituztenentzat, hortaz, ez da panoramarik egokiena, nahiz eta ekintzaileek berezko sena omen duten merkatuko hutsuneak ikusi eta horiez baliatzeko. Horixe baieztatu zuten behintzat orain egun gutxi Iruñeko Baluarten Ekintzailearen Eguna ospatzeko egindako hitzaldi, lantegi eta mahai-inguruetan.

Horrela, Mikel Luzea enpresaburu gazteak, jada Iruñean bertan hirugarren ile-apaindegia irekitzear dagoenak, ilearentzako produktu propioen lerroa kaleratu du eta Lorealekin kontratu bat sinatu berri du. Hain zuzen, «ekintzaileak jaio» egiten direla uste du. «Ikas daiteke, baina funtsean jaio egiten da. Nire ustez, garrantzitsuena arriskuei aurre egiteko gaitasuna edukitzea da», esan zuen Luzeak. Hala ere, nahiz eta berezko sena izan, «akatsak beti» egiten dira Luzearen ustez; kontua «buelta ematea» da.

Susana Campuzanok, Marketing de Value Retail España enpresako zuzendariak, hartutako erabakiarekin huts egin nahi ez bada bost puntutan oinarritutako jarrera izan behar dela ere gaineratu zuen.

«Lehenik eta behin, apalak izan behar dugu, ez da pentsatu behar onenak garela eta xume jokatu behar da. Espiritu irekia izan behar da, hots, kanpoan zer gertatzen den ikusi behar da, langileekin hitz egin, ideiak entzun... Zintzotasuna ere ezinbestekoa da, hots, akatsen bat eginez gero, onartu egin behar da eta buelta eman. Adibidearekin ere ikasi egin behar da eta azkenik, oso garrantzitsua da beti, uneoro, entzutea; inguruko langileek zer dioten, beste enpresek zer dioten... dena», azaldu zuen Campuzanok.

Lehen irakurketan, bost puntu horiek sen ona erabiliz gero edozein enpresaburuk jarraitzen dituen erregelak direla badirudi ere, Campuzanok berak argitu bezala, «askotan dena dakigula uste dugu eta ez ditugu gure akatsak onartu nahi», eta porrotera ere eraman gaitzake jarrera horrek.

«Post-it» en asmakuntza

Adibide gisa, marketinean aditua denak Post-it-en kasua azaldu zuen: «Zintzotasuna ezinbestekoa da, akatsak onartu eta buelta eman behar zaie, ikusi bestela Post-it-en kasua. Berezko asmakuntza ondo eransten ez zuen lekeda zen, eta asmatzaileak bere akatsa ikustean buelta eman eta Post-it arrakastatsuak asmatu zituen».

Hala ere, beti ez da posible hanka sartu ostean buelta ematea, eta horrelakoetan akatsa onartu besterik ezin da egin, baita enpresa handienek ere, Coca-cola ezagunak bezala. Izan ere, 1985ean Pepsi Colak merkatu kuota kendu zion Coca-Colak berak egindako akats bati esker.

«Berrikuntzak sartu nahian zaporea aldatu zuen eta, ondorioz, Pepsik aurrea hartu zion. Sergio Zyman izan zen akatsaren errudun eta bere akatsa onartu besterik ezin izan zuen egin. Zapore klasikora itzuli ziren eta merkatutik zapore berria kendu behar izan zuten diru asko galduta. Lanerako estrategia ere aldatu zuten orduan, bezeroen iritziak entzun eta merkatuan besteek egiten zutenari gehiago erreparatu zioten. Harrotasuna alde batera utzi eta pixka bat zintzotu behar izan zuten», esan zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Java revive la pesadilla del tsunami
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta emplaza a Zapatero y a Chirac a reconocer el estatus político de los prisioneros
Ekonomia
«Sindikalismoak behingoz jarrera ofentsiboa hartu behar du boterea eta esparruak berreskuratzeko»
Kultura
Pereak txapela ukitu zuen, Enbeitak jantzi
Euskal Herria
Gurs, un campo de concentración junto a la muga de Zuberoa
Euskal Herria
«Esto no es un 'accidente', más grave que la citación es su intencionalidad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea