BILBO
Talde euskaldunak dira faborito Laudioko NazioartekoSari Nagusia-Arabako
XIIKlasikoa eskuratzeko. Guztira, 13 talde arituko dira eta 115 txirrindulari,
esaterako, Igor Astarloa, Unai Etxebarria, Iñigo Landaluze edo Koldo Gil.
Ibilbidea azken urtetako bera da.
Arabako klasikoak 13 talde bildu ditu, bi UCI Pro Tourrekoak, hau da, Euskaltel-Euskadi eta Saunier Duval-Prodir. Euskaldunen artean, 2005 urteko irabazlea, Herrero, zerrendatik at geratu da, baina Unai Etxebarria, Isasi,Landaluze eta Fernandez de Larrea lehian izango dira. Azken hori errepidera itzuliko da Giroko erorikoaren ondoren.
Kaikuk, berriz, izen nabarmenak izango ditu, hala nola, Castaño, Serrano, Bru eta Galparsoro. Txirrindulari arrosak aukerak izan ditzake Zumalakarregi etorbidean. Orbeako gazteak lehia emateko prest azalduko dira, ezbairik gabe.
UCIPro Tourreko Saunier Duvalen Koldo Gil berriz agertuko da, belauneko arazoak gainditu ondoren.
Barloworld taldeak talde sendoa aurkeztuko du. Astarloa Laudion izango da iaz 7. sailkatu zen eta alboan izango ditu Arreitunandia, Cheula Bakearen Lasterketa irabazi du eta Txurruka gaztea.
Bestalde, 3 Molinos Resort taldean Ferrio 2. iaz eta Santos Gonzalez dira buru. Beste taldeak honako hauek dira: Suitzako LPR, Relax, Comunidad Valenciana (Latasa), Andalucia, Nicolas Mateos (Agirrezabala), Massi eta Spiuk (Sojo).
Malkuartu eta Garate gainak
Ibilbidea azken urtetakoa izango da, 175 kilometro orotara, Laudioko Zumalakarregi etorbidean hasita (13.30) eta amaituta (17.45). Berriro ere, Laudioko Txirrindulari Elkarteak bi zirkuitu prestatu ditu.Altube izango da aurreneko zatiko zailtasun nagusia (42,2. km) eta parte hori bukatu baino lehen Garate (99,9. km) igoko dute txirrindulariek. 143 kilometro burutu ostean, bigarren zati erabakigarriari aurre egingo diote parte-hartzaileek.
Malkuartu eta Garate gainak bi aldiz igoko dituzte azken
30 kilometroetan. Garateko azken igoera helmugatik lau kilometrora besterik ez
dago. Beraz, gainera heltzen den lehenak garaipena eskuan izango du, jaitsiera
besterik ez baitzaio geratuko Laudion irabazi ahal izateko.