GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-28
- Top 14
Biarritz izan da lehen faseko talderik onena

NARBONE 12

BIARRITZ 34

BAIONA

Aldaketa asko egin zituen Biarritzek atzoko partidarako, baina garbi ikusi zen zuri-gorriek taldean jokalari asko eta onak dituztela, astindu handia eman baitzien Narbonneri, eta Ligako lehen fasea lehen postuan amaitu dute.

Orain, finalerdiak laugarrenaren aurka jokatu beharko dituzte, eta hori Perpinya taldea izango da. Datorren ostiralean lehiatuko dira Montpellierren, 19.00etan hasita. Finalerdiak eta finala partida bakar batean erabakiko dira, eta lehian diren taldeena ez den zelai batean jokatuko dira, eta ostiralekoa Montpellierren izango da.

Atzo Biarritzek irabazi, eta puntu gehigarria ere lortu zuen, bost entsegu egin baitzituen. Hala ere, atzoko partida ez zen ongi hasi euskaldunentzat, bosgarren minuturako 6-0 galtzen ari baitziren. Bigarrengoan Rosalenek drop bat egin zuen, eta hiru geroago, jokalari berak, zigor kolpe bati esker, aldea gehitu zuen.

Hortik aurrera talde euskalduna agintzen hasi zen, eta partidari buelta emateko modua egin zuten. Dena dela, etxekoek lanean gogor jarraitu zuten, eta gauzak oso estu jarri zizkien zuri-gorriei. 12-15eko emaitzarekin joan ziren bi taldeak atseden hartzera.

Bigarren zatian gauzak erabat aldatu ziren. Biarritzek partida ahalik eta azkarren erabaki nahi zuen, ez zuen Ligako lehen fasea bigarren postuan amaitu nahi, eta gogor ekin zion partida erabakitzeari.

Talde lapurtarra, horrela erasoan hasten denean, geratzea oso zaila izaten da, eta Narbonne ezinean aritu zen, zuri-gorrien erasoak alde guztietatik etortzen baitziren.Gainera, Biarritzek atzo normalean aritzen ez diren batzuei aukera ere eman nahi izan zien, eta horiek entrenatzaileei erakutsi nahi zien hasieratik jokatzeko adina maila badutela.

Azkenean, puntuak euskaldunen alde erortzen joan ziren, eta garaipen erraza lortu zuten, puntu gehigarri eta guzti. Jadanik datorren ostirala izango dute buruan, eta helburua Perpinya menderatzea izango da, finalean ez sartzea deskalabru handia izango bailitzake euskaldunentzat. Atzoko beste berri pozgarria, Lealamanuaren itzulera izan zen. Azkeneko bi hilabete eta erdian min hartuta egon da, eta atzo berrio ere jokatzeko modua izan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Java revive la pesadilla del tsunami
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta emplaza a Zapatero y a Chirac a reconocer el estatus político de los prisioneros
Ekonomia
«Sindikalismoak behingoz jarrera ofentsiboa hartu behar du boterea eta esparruak berreskuratzeko»
Kultura
Pereak txapela ukitu zuen, Enbeitak jantzi
Euskal Herria
Gurs, un campo de concentración junto a la muga de Zuberoa
Euskal Herria
«Esto no es un 'accidente', más grave que la citación es su intencionalidad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea