GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-28
- Aviron
Paueri esker, Avironek ez du maila galduko
·Lapurtarrek ez zuten irabazi, baina Biarnesek ere ez, eta haiek jaitsiko dira

AVIRON 19

CLERMONT 24

BAIONA

Baionak maila nagusian bere taldea izango du datorren denboraldian ere, Avironek atzo lortu baitzuen jarraipenerako txartela. Zuri-urdinek galdu egin zuten, baina baita Pauek ere 25 eta 27 Castresen aurka, eta azkenean Biarnoko hiriburukoak izango dira heldu den denboraldian Pro 2 Mailan jokatuko dutenak. Asko zegoen jokoan atzo Baionako zelaian, eta hori berdegunean ere asko nabaritu zen.

Avironek mailari eustea jokatzen zuen, baina Clermontek heldu den urtean Europan izatea. Biek jokatu zuten, gainera,Paueri begira. Avironi Biarnokoek galtzea komeni zitzaion, eta Clermonti, berriz, irabaztea, Paueren aurka aritu zen Castres taldea baitzen Clermonten arerioa Europan sartzeko lehian.

Urduritasun askoko partida izan zen, jokoa ez baitzen ikusgarria izan, baina aurrez ere iragarri zitekeen neurketa ez zela handia izango. Clermont hobea izan zen, eta hasi eta berehala ikusi zen Avironi asko kostatuko zitzaiola garaipena lortzea. Harmailetan ikusle gehienek zuten irratia, Pauen gertatzen zena jakin nahian.

Azkenean Avironek galdu egin zuen, baina irabazi balute bezala ospatu zuten baionarrek, eta ez zen gutxiagorako izan, hirugarren urtez jarraian baionarrak Top 14 Mailan jarraitzeko moduan izango baitira. Gero, festa zelaitik karriketara pasatu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Java revive la pesadilla del tsunami
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta emplaza a Zapatero y a Chirac a reconocer el estatus político de los prisioneros
Ekonomia
«Sindikalismoak behingoz jarrera ofentsiboa hartu behar du boterea eta esparruak berreskuratzeko»
Kultura
Pereak txapela ukitu zuen, Enbeitak jantzi
Euskal Herria
Gurs, un campo de concentración junto a la muga de Zuberoa
Euskal Herria
«Esto no es un 'accidente', más grave que la citación es su intencionalidad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea