GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-30
Ezker Abertzaleak Alardean Berdintasun Legea «behingoz» bete dadila eskatu du
Ezker Abertzaleak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean Irungo eta Hondarribiko alardeak jai parekideak izan daitezen bultzatzeko. Talde parlamentarioak iaz Legebiltzarrak onarturiko Berdintasun Legeak alardean ez duela eragin gogorarazi du, eta Lakuako Gobernuari Legearekin koherente izateko eskatu dio. Era berean, Irungo eta Hondarribiko alkateen agerraldia eskatu du, «zer egingo duten» azal dezaten.

GASTEIZ

Gasteizko Legebiltzarrak iaz Berdintasun Legea onartu zuen, eta ekimen horren bidez Irungo eta Hondarribiko alardeak parekideak izango zirela uste bazen ere, Legea onartzeak ez zuen emaitzarik izan. Horretaz oharturik eta Gipuzkoako bi herrietako jaiak hurreratzen ari direla ikusirik ­ekainaren 30ean Irunen eta irailaren 8an Hondarribian­, Ezker Abertzalea taldeak adierazi du Legebiltzarrean Legez Besteko Proposamena aurkeztu duela, aurtengo alardeetan diskriminazioa baztertu eta emakume eta gizonek berdintasunean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Proposamenaren bidez eskaera zehatzak egiten ditu. Batetik, Gasteizko Gobernuari eskatzen dio «jaiak bizi nahi dituzten emakume eta gizonekin bat egin eta hala aldarrikatzeko» eta «aldarrikapen hau bideratzeko egiten diren ekimenekin bat egiteko, bai diru-laguntzaz bai presentziaz». Bestetik, Ezker Abertzaleak proposamenean Legebiltzarra osatzen duten taldeei eta bertako karguak betetzen dituzten pertsonei «erabakiarekin koherenteak» izateko deia egin die eta, azkenik, Irungo eta Hondarribiko udalei «herri alardea eta ez diskriminatzailea berreskuratzeko» exijitu die.

Talde parlamentarioak azaldu du aurtengo alardean udalek izango duten jarrera «lehenengo eskutik» ezagutu nahi duela eta, helburu hori erdiesteko, Legebiltzarrean agerraldia egin dezatela eskatuko diela jakinarazi du. «Jakin nahi dugu zer iritzi duten gai honi buruz eta zer egin behar duten Berdintasun Legea betearazteko».

«Bizkarra eman zaie herritarrei»

Azken urteetan Irungo eta Hondarribiko udalek alardeetan izan duten jarrera gogor gaitzetsi du Ezker Abertzaleak: «Bi herrietako emakumeek oraindik ezin dute askatasun osoz parte hartu bere herriko jaietan. Udalek uko egin diote aldarrikapen honi, eta urteetan zehar bizkarra eman diete herritarrei. Eta gehiago esango genuke: azken urteetan udalek baliabideak jarri dituzte Berdintasun Legea saihesteko».

Udal horiek «betidanik alardea antolatzearen eta babestearen» ardura hartu dutela gogorarazi du talde parlamentarioak, eta azken 10 urteetan erakutsitako jarreraren bidez euren betebeharrei uko egin dietela irizten du: «Hamarkada honetan, aldarrikapenari uko egiteko, alardeak elkarte pribatuen esku utzi dituzte, inolako ardurarik hartu nahi gabe eta herria gatazka batean utziz».

Legez Besteko Proposamena Emakume eta Gazteria Batzordeak eztabaida eta onar dezala espero du eta erakunde eta alderdi politikoei «jarrera garbia ager dezatela» eskatzen die.



Hamar urte bere duten eskubidea aldarrikatzen
Ezker Abertzaleak salatu du hamar urte beteko direla emakume talde bat Udalera joan eta bertako herritar bezala alardean zuzenean parte hartzeko eskaera egin zuenetik. Ordain gisa, esan zuenez, berdintasun eskubidea aldarrikatu duenaribortizki eraso diote eta jaien elkartasuna galdu da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egingo duela esan du Zapaterok
Euskal Herria
La Sala incorpora a la causa, por una vía irregular, documentación que no ha visto
Mundua
El presidente indonesio reconoce falta de coordinación tras el seísmo de Java
Euskal Herria
Aktoreen Batasunaren saria jaso du Ahotsak plataformak
Kirolak
«No soy una segunda alternativa, hay que valorar que me hayan elegido»
Ekonomia
En cinco meses han muerto 43 trabajadores en accidente laboral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea