GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-30
Aktoreen Batasunaren saria jaso du Ahotsak plataformak
Aktoreen Batasun espainolak saria eman zion atzo Ahotsak plataformari, urteroko sari-emate jaialdian. Hain zuzen ere, Aktoreen Batasuneko Emakumearen Idazkaritzak ematen duen sari berezia jaso zuen Euskal Herritik Madrilera joandako ordezkaritzak. Kideak oso pozik agertu ziren, «Estatuan prozesuaren alde ere egiten» dela islatzen duelako.

MADRIL

Aktoreen Batasunaren sarien XV. edizioa egin zuten atzo iluntzean, Madrilgo Kongresuen Jauregian. Ohikoa denez, hainbat antzezle saritu zituzten, baina aurtengoak izan du saritu berezi bat: Ahotsak. Izan ere, Aktoreen Batasuneko Emakumearen Idazkaritzak ematen duen Emakumeak Batuta Aipamen Berezia eman baitzioten plataformari. Talde horretan euskal indar politiko eta sindikatu guztietako emakumeak daude, eskuin espainol eta frantsesekoak izan ezik, eta gatazkaren konponbidea laguntzeko adierazpena osatu dute, elkarrizketaren eta eskubide guztien errepetuaren alde eginez.

Saria jasotzeko, plataformaren ordezkaritza zabala joan zen jaialdira:Jone Goirizelaia, Onintza Lasa, Nekane Alzelai, Itziar Gomez, Aintzane Ezenarro, Laura Iantzi, Gemma Gonzalez de Txabarri, Duñike Agirrezabalaga, Gemma Zabaleta eta Ainhoa Aznarezek osaturikoa, hain justu.

Madrilera joandako plataformako kideek jaialdiaren antolatzaileen harrera jaso zuten, baita arrosa zuri bana ere.

Ahotsak plataformako ordezkariekin hitz egin zuen GARAk, halako sari bat jasotzeari zer- nolako garrantzia ematen dioten jakin ahal izateko. «Oso positiboa» dela erantzun zuten, «batik bat, saria nork ematen duen ikusita». «Bere garaian, antzezleek gerraren aurkako jarrera erakutsi zuten; orain, bakearen, demokraziaren eta eskubideen aldeko jarrera agertu dute», azaldu zuten.

«Gurekin bat egitea eta gure lanak eta adierazpenak haien saria merezi izatea oso kontuan hartzekoa da», gaineratu zuten plataformako kideek, batez ere «egun, Ahotsak plataformaren edo bere adierazpenaren aurka ez, baina bere kide zehatz batzuen kontra baten batzuek eraso egiten dutenean». PSNko Iruñeko zinegotzi Ainhoa Aznarezen kasua da hori, bere alderdiko idazkari nagusi Carlos Chivitek hitz gogorrak izan baititu berarentzat plataformaren sustatzaileetako bat delako.

Arrosa zuriak

Estatu espainolean ere Euskal Herrian dagoen gatazka gainditzeko prozesuaren aldeko jarrerak agertzea oso positiboa dela uste du plataforma horrek: «Sari honek jarrera hori egon badagoela erakusten du. Badakigu Estatuan prozesuaren aurka dagoenik badagoela, baina oso garrantzitsua da aldekoak ere egotea».

Eta garrantzitsua da, Ahotsak taldeko kideen arabera, Akto-reen Batasuneko Emakumearen Idazkaritzak hasi berri duen kanpaina ere. Maiatzaren 23an aurkeztu zuten prentsaurrekoan ekimen hori, eta biharamunean elkarretaratze bana egin zuten Canovas del Castillo plazan eta Kongresuaren aurrean. «Bakearen aldeko arrosa zuriak» lelopean, loreak eskai-ni zizkieten herritarrei eta diputatuei: aurrenekoei, «bakearen alde egin dezatela» eska- tzeko;eta bigarrengoei, «bukaeraraino bakearen alde lan egin» behar dutela helarazteko. Hilabete guztietako 24. egunean emakumezko antzezle espainol horiek egingo duten ekintza da, martxoaren 24an ETAren su-etena indarrean jarri zela gogorarazteko.

Bakea lortzeko elkarrizketei sostengua adierazteko kanpaina hori aurkezteko aktoreek baliatu zuten agirian esaten dena berenean ere agertzen dela azaldu zioten egunkari honi Ahotsak taldeko kideek, eta horrek ere pozten ei ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egingo duela esan du Zapaterok
Euskal Herria
La Sala incorpora a la causa, por una vía irregular, documentación que no ha visto
Mundua
El presidente indonesio reconoce falta de coordinación tras el seísmo de Java
Euskal Herria
Aktoreen Batasunaren saria jaso du Ahotsak plataformak
Kirolak
«No soy una segunda alternativa, hay que valorar que me hayan elegido»
Ekonomia
En cinco meses han muerto 43 trabajadores en accidente laboral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea