GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-30
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egingo duela esan du Zapaterok
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egin nahi duela jakinarazi zuen atzo Jose Luis Rodriguez Zapaterok, irrati emankizun batean eginiko elkarrizketan. Horrek presoak kaleratzea ekarriko ote duen galdetuta, ez zuen azalpen zehatzik eman, eta oraindik ez direla hitz egiten hasi soilik esan zuen. Adierazpen horiek Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidaren bezperan egin bazituen ere, gaur Kongresuan ez dutela prozesuaz aritzeko asmorik esan du PSOEk.

MADRIL

Jose Luis Rodrigez Zapatero presidente espainolak gaur eguerdian emango dio hasiera Diputatuen Kongresuan Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidari. PSOEko Antolakuntza Idazkari Jose Blancok adierazi zuenez, prozesuaren inguruan aipamen batzuk egongo badira ere, Gobernuak ez du gai horri buruz eztabaidatzeko asmorik.

Dena den, atzo Catalunya Radion eginiko elkarrizketa ba- tean, daitekeen elkarrizketa horren gaineko zehaztapen gutxi batzuk eman zituen Zapaterok. Hala, ETArekin «bere kideen etorkizunari buruz» mintzatuko dela jakinarazi zuen. Kazetariaren galderei erantzunez, zera azaldu zuen: «Armak betiko uzteko prozesuaz, erakundea desegiteaz eta bere kideen geroaz arituko naiz».

Horrek presoak kaleratzea ekarriko ote lukeen galderari ez zion erantzun zehatzik eman. «Oraindik ez gara hitz egiten hasi», soilik azaldu zuen. ETAk GARArekin eginiko elkarrizketan, ordea, presoez gain desmilitarizazioaz ere hitz egin eta negoziatu beharko dela nabarmendu zuen.

Zapaterok beste gai batzuk ere jorratu zituen; hala nola, PPk jokatu behar lukeen papera. Hala, prozesuari eusteko PPren sostengua eskatu zuen. Hala ere, orain arte erakutsi duen jarrera ez dela egokiena izan nabarmendu eta «sentsazio arraroa» duela helarazi zuen. MarianoRajoyren alderdiaren jarrera egungo egoerarekin alderatzen duela gaineratu zuen. Horiek hala, lehen aldiz ekintza armatuak modu iraunkorrean eten dituztela esan zuen. Hain zuzen, gaur hiru urte beteko dira heriotza eragin zuen ETAren azken atentatuaz geroztik.

«Talde politiko gehienek Gobernuari eman beharko lizkioketen laguntza eta sostengua ez dute behar luketen neurrian ematen. Nik erabateko laguntza eskainiko nuke, baldintzarik, pitzadurarik, exijentziarik eta kritikarik gabekoa. Hala egin nuen oposizioan nengoenean», esan zuen presidenteak.

Haren hitzetan, PPko zenbait «sektore eta pertsonak jarrera desberdina izan behar lukete». «Ardura handien dutenek ­segitu zuen­ biolentzia amaitzeko beharrezkoa den konpromisoaren mailan egon behar lukete».

Batasuneko mahaikideen balizko kartzelatzeak izan ditzakeen ondorioei dagokienez, prozesua legezkotasun printzipioan oinarritu behar dela eta parte-hartzeak ahalik eta zabalena izan behar duela esan zuen. «Ezinbestekoa da Justiziaren ekimena errespetatzea eta ekimen horren izaera, une batzuetan, indarkeria bukatzeko prozesu batean, egoeraren arabe- koa izan daitekeela pentsatzea», adierazi zuen.

Blanco eta Alonso

«Ondorio guztiekin, ETA amaitzea lortzen» saiatuko dela esan zuen Zapaterok. Antza denez, PPrekin sinatu zuen hitzarmena ostegunean deitzeko asmoa dute. Arazorik ez bada, ostira- lean Sekretu Ofizialen Batzordea bildukolitzateke eta datorren astean, ekainaren 3tik 10erako tartean, Kongresura joango litzateke Zapatero, ETArekin harremanetan hasteko baimena eskatzeko.

Gaurko eztabaidari begira, Gobernuak ez duela PPrekin ika-mikarik nahi azaldu zuen Blancok. Horregatik, «esperantza garai hauei nola aurre egin behar zaien» ez dutela jorratuko azaldu zuen.

Ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren gainean presidente espainolak goizean irratian eginiko adierazpenez hitz egin zutela esan zuen Blancok. «Elkarrizketa hasteko erabakia presidenteak hartuko du. Egokien jotzen duen unean emango du pausoa. Ez dakigu noiz zehaztuko den ekimen hori», gaineratu zuen. Bestetik, Defentsa ministro Jose Antonio Alonsok Zapaterok Rajoyrekin «jarrera leiala» duela jakinarazi zuen: «Gai honetan, oposizioko buruarekin leial jokatzen ari da presidentea, modu iraunkor eta sistematiko batean. Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan esaten denaz harago, oposizioko talde politiko nagusiarekin leialtasun jokabide eredu honi eutsi behar diogula uste dut».

Alde horretatik, PPk jarrera bera izatea espero duela plazaratu zuen. «Horrelako aferekin, epe motzera egiten diren balorazioak alboratu behar dira. Demokrata guztion zeregin kolektiboa izan behar du», berretsi zuen Alonsok.

Gobernuak eta PSOEk eginiko adierazpen horiek guztiak ezerezean gelditu ziren. PPko idazkari nagusi Angel Acebesek «lehenengo egiaztatu behar» duela erantzun zion Zapaterori. «Ez dezala gai ordena aldatu. ETAk behin betiko desegiten dela berresten ez duen bitartean, ez dezala beste gauza batez hitz egin. ETA desagertzen denean, mintzatuko gara beste kontuez», ohartarazi zuen.

«Terrorismoaren aurkako Hitzarmena»ren bilkura noiz izango den adosteko ez duela deirik jaso esan zuen eta, horri lotuta, oposizioari zuzentzeko hedabideak erabiltzea ez dela «biderik egokiena» kritikatu zuen.

Dena den, Batasunaren «mehatxu eta erronkei aurre egiteko politikak diseinatzeko» helburuarekin egin nahi duela bilkura hori aipatu zuen.

Acebesek argi utzi zituen bere alderdiaren planteamenduak zeintzuk izango diren eta zertarako balio behar lukeen bilkura horrek: «ETA desegin artean ez dela Batasuna legeztatuko, Zuzenbide Estatuak bere zeregina betetzen jarraituko duela eta, Gobernuan agintzen dagoena dagoela ez dela prezio politikorik ordainduko ziurtatu behar dugu», helarazi zuen.

Nafarroako Gobernuko eta UPNko buru Miguel Sanzek ere zalantzan jarri zuen «egiaztatze prozesua» bukatuta dagoenik.

Enpresaburu, politikari eta gizarte eragileen aurrean esan zuen: «Denda eta talde politikoen egoitzen kontrako ekimenak eraso terroristak dira. Betidanik egin den eran, gauzei izena duten bezala deitzen jarraituko dut; ez dut egoera politikoaren arabera jokatuko».



Madrazo: «Oportunidad para legalizar a Batasuna»

BILBO

El coordinador general de EB, Javier Madrazo, afirmó ayer que José Luis Rodríguez Zapatero tiene en el Debate sobre el Estado de la Nación «una oportunidad única para asumir un compromiso activo en favor de la pacificación y la normalización política anunciando el acercamiento de los presos a sus lugares de origen y garantizando la legalización de Batasuna». En una rueda de prensa celebrada en Bilbo, manifestó que «cuando el Gobierno está anunciando que el cese de la violencia es definitivo y va a trasladar la voluntad de abordar un proceso de negociación con ETA, no hay ninguna razón que justifique el alejamiento de los presos y la ilegalización de Batasuna». Dijo que la legalización «representaría un activo en favor del proceso y de normalización política», «posibilitaría la puesta en marcha a partir de septiembre de la mesa de partidos para pactar el reconocimiento del derecho de decisión» y «desactivaría el victimismo de la izquierda abertzale».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egingo duela esan du Zapaterok
Euskal Herria
La Sala incorpora a la causa, por una vía irregular, documentación que no ha visto
Mundua
El presidente indonesio reconoce falta de coordinación tras el seísmo de Java
Euskal Herria
Aktoreen Batasunaren saria jaso du Ahotsak plataformak
Kirolak
«No soy una segunda alternativa, hay que valorar que me hayan elegido»
Ekonomia
En cinco meses han muerto 43 trabajadores en accidente laboral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea