GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-05-30
- Arrauna
Pedreña ez doa Espainiako bi txapelketetara
·Fermin Iraola epailea tartean bada, Kontxako Banderari ere uko egingo dio

DONOSTIA

Pedreñak ez du Espainiako Trainerilla Txapelketan parte hartuko Fermin Iraolak lehiaketako epaile izaten jarraitzen badu. Iraola, iaz Kontxako aferan parte hartu zuen epaile euskalduna, Espainiako Federazioak bere epaile izendatu zuen orain dela pare bat aste, eta, beraz, Vigoko Espainiako Trainerilla Txapelketan eta Santanderreko Traineru Txapelketan epaileetako bat izango da.

Pedreñako ordezkariek igandean jokatutako Kantabriako Trainerilla Txapelketa baliatu zuten bertaratu ziren ikusleei ohartxo bat banatzeko, eta han aipatzen zen Fermin Iraola tartean bada, ez direla joango ez Vigora, ez Santanderrera, ez eta Kontxako Estropadara. Haien ustez, ezin da hainbeste lan egiten duten kirolari batzuen emaitza «horren gaitasun eskaseko pertsona baten eskuetan utzi» eta ez dute ulertzen Espainiako Federazioak «ezikusiarena egitea Pedreñari eta Kantabriari horrenbeste kalte» egin dien gertakari batean.

Gaiaz galdetuta, Joseba Fernandez Pedreñako prestatzaile eta arraunlari pasaitarrak aurrez azaldutako jarrerari gogor eutsi zion Euskadi Irratiko “Tostartean” saioan. «Fermin Iraolak sekulako hankasartzea egin zuen iaz Kontxan, eta ez da lehena. Guk ezin dugu neguan eginiko lan guztia horrelako pertsona baten eskuetan utzi eta horretarako nahiago dugu ez joan», esan zuen sanjoandarrak.

Izango dituzten presioen gainean, Fernandezek ez zuen ezer garbirik esan, baina presioak presio, erabakiari eusteko nahia azaldu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egingo duela esan du Zapaterok
Euskal Herria
La Sala incorpora a la causa, por una vía irregular, documentación que no ha visto
Mundua
El presidente indonesio reconoce falta de coordinación tras el seísmo de Java
Euskal Herria
Aktoreen Batasunaren saria jaso du Ahotsak plataformak
Kirolak
«No soy una segunda alternativa, hay que valorar que me hayan elegido»
Ekonomia
En cinco meses han muerto 43 trabajadores en accidente laboral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea