-Harri-zulatzaileak
Jaizubia Gipuzkoako taldea oso indartsu ari da
DONOSTIA
Jaizubia Gipuzkoako taldea da Euskal Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan doan taldea. Hori bai, Gallartak eta Trapagaranek, beste faboritoek, oraindik ez dute bigarren jardunaldirik jokatu.
Las Carrerasen jokatu zuten bigarren jardunaldiko lehen saioa, eta Jaizubia jaun eta jabe izan zen. 17 zulo pasa egin zituen Hondarribiko taldeak, eta bateko aldea kendu zion Ortuellari, bigarren postuan amaitu zuenari.Hura da Gipuzkoako talde bakarra, eta lehendabiziko urtea dute Liga honetan, baina argi eta garbi dago goi mailako taldea osatzen dutela. Gallarta eta Errekatxo sailkatu ziren atzetik, baina horiek lehen postuetatik oso aparte geratu ziren.
Sailkapena
|