GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-30
-Urrezko harri-jasotzaileak
Aimarrek eta Izetak beren haserrea agertu nahi dute

DONOSTIA

Aimar Irigoienek eta Odei Iruretagoiena Izeta IV.ak kexua agertu nahi izan dute prentsara bidalitako ohar baten bidez. Bertan, maiatzaren 21ean Leitzan gertaturikoa agertu nahi dute.

Egun horretan, bi kirolari horiek, bikoa osatuz, Perurenaren eta Saralegiren aurka neurtu ziren Urrezko Harri-jasotzaileen finalerdietako atarikoan. Irabazten zuenak aurrera egingo zuen, eta galtzen zuenak, kanpora. Biko nafarrak egin zuen aurrera, baina horren inguruan gauzak argitu nahi izan dituzte Aimarrek eta Izetak.

«Tamalgarria eta onartu ezinezkoa den egoera batean gaude. Aste bat baino gehiago daramakigu hura argitu nahian, baina ez dugu behar bezalako erantzunik jaso. Argi eta garbi ikusten den akats baten ondorioz erabaki baitzen sailkapena. Hankasartze horri esker, finalerdia jokatu behar zuen bikoa kanpoan geratu baita, eta kaleratuak izan behar zirenak jokatu dituzte finalerdiak. Frogaturik geratu da, saio horretan, epaileak nahasi egin zirela kontaketa egiterakoan, eta Perurenari eta Saralegiri jaso ez zuten jasoaldi bat kontatu zitzaiela, eta saio horretan horrek erabaki zuela irabazlea», dio oharrak.

Azkenik, zera eransten dute: «Plazako epaileak bere deskuidua onartzerakoan agertu duen ausardia eskertu nahi genuke; izan ere, denok izaten baititugu horrelakoak, eta denok dugu hanka sartzeko eskubidea. Gero zuzentzea, ordea, oso eskertzekoa da. Okerrena, ordea, Euskadiko Federazioari eta Egur Sport enpresari guztia bidali ostean, hankasartze hori argi eta garbi frogatuta geratu denean, horren aurrean ezer egin ez izatea izan da», amaitzen da oharra. Ohar horrekin batera, bi harri-jasotzaileak, Gipuzkoako Federazioko presidenteak, plazako epaileak, eta Gipuzkoako Federazioko idazkariak sinatutako oharra ere badator, eta han denek onartzen dute, EITBren bideoa ikusita, Saralegiri eta Perurenari jaso ez zuten jasoaldi bat kontatzen zaiela.

Egur Sport enpresa da Urrezko Aizkoraren eta Urrezko Harri-jasotzaileen antolatzailea, baina epaileak Euskadiko Federaziokoak izaten dira. Federazio horrek argi eta garbi utzi du lehiaketa horiek bere egutegitik kanpo daudela, eta enpresa pribatu bat antolatzailea izanda, horri dagokiola erabakiak hartzea.

Luixmari Bengoa da Egur Sport enpresako nagusia, eta berak zera esan zion GARAri: «Guk Euskadiko Federazioko epaileak erabiltzen ditugu gure probetarako, eta haiek esandakoa betetzen dugu. Leitzan proba amaitu zenean, akta denek sinatu zuten, bai epaileek baita kirolari guztiek ere, eta han inork ez zuen ez oharrik jarri, ez eta erreklamaziorik ere egin, eta guk horri egiten diogu kasu, eta ez beste ezeri. Gainerako guztia dena amaitu eta gerokoa da, eta horri ezin diogu kasurik egin. Guretzat kirolari guztiak dira berdinak». Perurenak eta Saralegik jokatu eta galdu egin dituzte finalerdiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ETArekin «bere kideen geroari buruz» hitz egingo duela esan du Zapaterok
Euskal Herria
La Sala incorpora a la causa, por una vía irregular, documentación que no ha visto
Mundua
El presidente indonesio reconoce falta de coordinación tras el seísmo de Java
Euskal Herria
Aktoreen Batasunaren saria jaso du Ahotsak plataformak
Kirolak
«No soy una segunda alternativa, hay que valorar que me hayan elegido»
Ekonomia
En cinco meses han muerto 43 trabajadores en accidente laboral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea