GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-31
Hitzarmen kolektiborik sinatu ez izana ELAren errua dela adierazi du Adegik
Adegik ELAren adierazpenak ezeztatu zituen atzo, baita hitzarmen kolektiboak sinatu ez izanaren errua sindikatu abertzaleak berak duela salatu ere. Aurten, paperaren sektorean salbu, elkarrizketarako eskaerarik egin ez dutela nabarmendu ostean, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak negoziaziorako deia egin zien zentralei.

DONOSTIA

Hitzarmen kolektiboari buruz ELAk esandakoa ezeztatzeko, Adegiko ordezkari Arturo Garciak eta Juan Ramon Apezetxeak prentsaurrekoa egin zuten atzo, Donostiako Miramon Teknologia Parkean duten egoitzan. Hain zuzen ere, azken bost urteetan ia hitzarmen kolektiborik sinatu ez izana Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen errua dela adierazi zuen sindikatu abertzaleak duela egun gutxi egindako agerraldi batean.

Garciak, ordea, justu kontrakoa babestu zuen atzo. ELAk 2001. urtean «norgehiagoka estrategia» bat bultzatzea erabaki zuenetik hitzarmen bakar bat sinatu duela nabarmendu zuen, langileen kalterako. «Eraikuntza sektorekoa soilik sinatu zuen, gatazka bizi baten ondoren, gainera», gogorarazi zuen. Honela gauzak, hainbat datu erakutsi zituen ELAri errua leporatzeko helburuarekin.

Alde horretatik, Gipuzkoan hitzarmen kolektiboari lotuta 138.000 langile daudela aipatu ostean, Adegi 77.000 langileri eragiten dieten hitzarmenetan adostu dela esan zuen Garciak; hots, langileen %55i eragiten dieten akordioetan. ELAk, berriz, 20.000 langilerenak soilik sinatu dituela esan zuen, hau da, langileen %14ri eragiten dietenak.

«Ezin du esan gure errua denik»

Araban eta Bizkaian antzekoa gertatzen dela adierazi zuen. «Adegi ez dago presente bi herrialde horietan. ELA sindikatuak, beraz, ezin du esan Araban eta Bizkaian hain hitzarmen kolektibo gutxi sinatu izana gure errua denik», erantsi zuen Garciak.

2006ko egoeraz ere hitz egin zuen Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko lagunak. «Gauza garbia eta objektiboa da aurten oraindik ez dela inongo sektoretan, paperaren sektorean salbu, negoziazioak hasteko eskaerarik egin», adierazi zuen, eta sindikatuei deia helarazi zien elkarrizketak has ditzaten.

«Negoziazio arlo horiek desager ez daitezen saiatzen ari garen arren, ELAk berdin jarraitzen badu, azkenean desager- tuko dira», bururatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El momento de entrar de lleno en una nueva fase
Euskal Herria
Tres detenidos por la Policía francesa en Lapurdi
Kultura
El teatro vasco renueva el repertorio
Mundua
El Tribunal europeo considera ilegal el traspaso de datos de pasajeros a EEUU
Jendartea
La Ertzaintza relaciona el suceso de Barakaldo con la violencia de género
Euskal Herria
Patxi López afirma que es necesario pasar a una fase de negociaciones incluyentes
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea