AHT Gelditu!-k Donostiako Udalaren jarrera gaitzetsi du
AHT Gelditu! Elkarlanak agerraldia egin zuen atzo Donostiako Udalbatzan bertako agintariek abiadura handiko sarearekiko erakutsi duten «jarrera fanatikoa» salatzeko. Udal agintariek ez ikusiarena egin eta gai-zerrendarekin jarraitu zuten. Elkarlanak AHTk eragingo dituen kalteen gaineko informazio-orria eman zien.
DONOSTIA
AHT Gelditu! Elkarlanak Donostiako udaletxean egin zuen atzo «ekologiaren, ekonomiaren eta gizartearen aurkako» proiektuaren gaineko aldarrikapena. Udal agintarien batzarrean agertu ziren elkarlaneko dozena bat kide eta “Mila arrazoi daude AHT gelditzeko: eman zeurea!” kanpainako kartelak eskuetan zituztela udal agintarien aurrean paratu ziren, bigarren talde batek proiektuak dakartzan ondorioak azaltzen zituen informazio-orriak banatzen zituen artean. Udalbatzako kideek, bestalde, ez zioten jaramon egin aldarrikapenari eta Odon Elorza Donostiako alkateak San Markoseko zabortegiaren gaineko mintzaldiarekin jarraitu zuen, eguneko gai-zerrendaren ordenari jarraituz. Ordu laurden inguru eman zuten Udalbatzaren aurrean beren eskaerak aldarrikatzen agintariek ez ikusiarena egiten zuten artean. Elkarlanak, banatutako esku orriaren bidez, Udalaren jarrera salatu zuen AHTren gaineko aurkakotasuna erakutsi beharrean sareak hiri barnera sarbidea izan dezala bultzatzen duelako, eta «jarrera fanatiko» horren zergatia galdegin zuen: «Zer ekarriko du halako aldekotasun sutsua merezi izateko?». Elkarlanak gogora ekarri zuen AHTk Urumea bailarari eta ibaiari eragingo dizkion «kalte gogorrak» egitasmoa hasi zenetik nabarmendu dituztela eta, orain, Lakuako Gobernuak «hitzez hitz» aitortu duela ibaiaren gaineko eragina «euskal ‘y’ proiektuan egiten den handiena eta garrantzitsuena» dela. Era berean, trenbide sareak Gipuzkoan eragingo duen «lurralde desoreka» eta «hiri aglomerazioa» gaitzetsi zuen eta, energiari dagokionez, «neurrigabeko argindar kontsumoa» eta «zentral termiko eta nuklearren eraikuntza bultzatzea» eragingo duela azaldu zuen. Elkarlanaren iritziz, AHT «politika eta enpresa negozio handia» da Donostiako Udalarentzat: «Hiriko klase politikoak duen lidergo-eskasia estaltzera dator AHTren fanatismoa», azaldu zuen.
Mendi martxa Astigarragan
Hori guztia salatzeko, ekainaren 10erako Donostian deitu duen manifestaziora joateko dei egin zuen Elkarlanak eta, era berean, igandean Astigarragan informazioa banatzeko mendi-martxa izango dela esan zuen, abiadura handiko trenak Urumea bailaran izango duen eragina bertatik bertara azaltzeko. Ibilaldia 10.00etan abiatuko da Barandiaran plazatik. Gasteizen, Elkarlanak zenbait ekimen prestatu ditu. Gaur “Mila arrazoi AHT gelditzeko” hitzaldia eskainiko dute Luis Ganuzak (UAGA) eta Alberto Friasek (Eguzki) 19.30ean Aldabe gizarte etxean. Larunbatean, Aiztogile kaletik 13.00etan abiatuta informazio banaketa eta kalejira izango da, eta, astelehenean, giza katea antolatu dute Ingurumenaren Munduko Eguna dela gogorarazteko.
«El PNV no duda en destruir Aizkorri y Aralar»
Batasuna calificó ayer de «auténtica demostración de chapuza» la proposición de habilitar un corredor para el TAV entre los parques naturales de Aizkorri-Aratz y Aralar, y aseguró que la «voluntad real del PNV no es otra que comenzar las obras como sea, esto es, de prisa y corriendo, aún cuando todavía no tengan claro cuál va a ser el trazado definitivo». Aseveró que «el PNV, en su delirio por construir el TAV como sea, no duda en destrozar los parques naturales de Aralar y Aizkorri-Aratz». -
|